Hilerriak eta ehorzte-eskubideak kudeatzeari buruzko ohiko galderak
Senitarteko bat hiltzen denean zer egin behar da? Udaletxera joan beharra dago?
Norbait hiltzen denean ehorztetxe batek esku hartzen du eta hura arduratzen da egin beharreko izapideez; medikuaren heriotza-ziurtagiria eta ehorzteko lizentzia dira agiri nagusiak.
Bakarrik jo beharko da San Martingo bulegoetarapertsona hori hilobi partikular batean ehortzi nahi denean eta aldez aurretik horrelakorik erosi ez bada, edo erraustea aukeratu delarik errautsak Salbatzailearen hilerrian horretarako egokitutako lorategian barreiatzeko baimena eskatu nahi bada.

Hilobiratu dezakegu norbait hilerrian, edo errautsak barreiatu, aurretik hilobia erosi ez badugu?
Bai, egin daiteke. Hainbat aukera dago, udal hilerriaren arabera:
Salbatzailearen hilerrian
Santa Isabel hilerrian
Lehendik erositako panteoietan baino ezin da ehortzi. Ez dago administrazioaren emakida berririk.
Salbatzailearen hilerrian
- Hilobi komuna: berritu ezin daitekeen emakida da; gorpua berehala ehortzi eta 10 urtez eduki daiteke bertan. Horretarako ez da Udalera joan beharrik; ehorztetxearen bidez gauzatzen da. Hilerrian ehorzketaren justifikantea ematen zaio familiari. Emakida doakoa da eta hilkutxaren ehorzketa diruz laguntzen da.
- Hilobi, horma-hobi edo kolunbarioa: aldi jakin baterako berritu daitezkeen emakidak dira, eta partikularrek Udalean eskuratu behar dituzte. Izapidea oso laburra da eta ordaindu aurretik erabil daitezke.
- Errautsen lorategian: errautsak barreiatzeko baimena da, oroitarriko inskripzioa barne. Ehorztetxeak berak izapidetu dezake, edo partikularrek San Martingo herritarrei laguntzeko bulegoan eskatu
Santa Isabel hilerrian
Lehendik erositako panteoietan baino ezin da ehortzi. Ez dago administrazioaren emakida berririk.
Gasteizko hilerrietako hilobiak erosi ala alokatu egiten dira? Betiko dira ala aldi jakin baterako?
Ezin da hilobirik betirako eskuratu. Hilobiak administrazioaren emakida baten bidez eskuratzen dira, epe jakin baterako, zeina eskuratze dataren araberakoa baita:
- 99 urterako, 2004ko otsailaren 3a baino lehenago eskuratutako emakida guztiak.
- 75 urterako, 2004ko otsailaren 4tik 2009ko abenduaren 31ra arte eskuratutako emakida guztiak.
- 25 urterako, 2010eko urtarrilaren 1etik 2014ko martxoaren 31ra arte eskuratutako horma-hobiak.
- 25 urterako, 2011ko urtarrilaren 1etik 2014ko martxoaren 31ra arte eskuratutako emakida guztiak.
- 25 edo 50 urterako –eskatzaileak aukeratzen duenaren arabera– 2014ko apirilaren 1etik eskuratutako emakida guztiak.

Nire familiak duen hilobiaren eskrituran betiereko ehorzte-eskubidearen titulua dela jartzen du. Zer da ehorzte-eskubidea?
Horren bidez, titularrak esleitu zaion ehorzketa-unitatea esklusiboki erabil dezake, emakidan zehazten den denboraz, gorpuak, errautsak eta gorpuzkiak ehortzi zein bertatik ateratzeko, haien jatorria edozein delarik. Irekitzeko berariazko baimena behar da.
Zein alde dago hilobi, panteoi, horma-hilobi eta kolunbarioen artean?
- Hilobia titulartasun publikoko ehorzte-unitatea da, Udalak Salbatzailearen hilerrian eraikitakoa, hainbat gorpu zein errautsak eta gorpuzkiak ehorzteko balio duena; Udalak pribatuki erabiltzeko eskubidea ematen du, administrazioaren emakida baten bitartez.
- Panteoia gauza bera da, baina partikular batek eraikia da.
- Horma-hobia titulartasun publikoko ehorzte-unitatea da, Udalak Salbatzailearen hilerrian eraikitakoa; hainbat solairu duen eraikin baten antzekoa da, eta zenbait gorpu zein errautsak eta gorpuzkiak ehorzteko balio du; Udalak pribatuki erabiltzeko eskubidea ematen du, administrazioaren emakida baten bitartez.
- Kolunbarioa horma-hobiaren antzekoa da, baina errautsak baino ez dira sartzen.

Horma-hobi batean dagoeneko hilkutxa bat bada, beste pertsona bat hilobiratu daiteke bertan? Denbora epe jakin bat utzi behar da ireki ahal izateko?
Berriro erabil daiteke, baina horma-hobiak ez du bi hilkutxa sartzeko lekurik, beraz, aukera hauek daude:
1: Zendu berria errauts-kutxatila batean sartu. Hutsik dagoen lekua beste sar daiteke, eta edozein unetan.
2: Zendu berria hilkutxa batean sartu. Horretarako, lehendik hilobiratuta zegoenaren gorpuzkiak deuseztatu behar dira. Alegia, hilkutxa hobitik atera, gorpuzkiak bildu eta gorpuzki poltsa edo kutxa batean gordetzen dira. Horretarako baldintza batzuk bete behar dira:
- 2.1 Gorpua ehortzi zenetik bost urte igaro izana.
- 2.2 Gorpuzkiak deuseztatu ahal izatea, materia organiko guztia suntsitua delako. Gorpua momifikatuta badago ezin da deuseztatu. Gorpuzkiak ezin badira deuseztatu, errausketa labera eraman daitezke -gorputzat jota -errauts bihurtu eta berriro ehortzeko.

Badut hilobi bat nire izenean. Zer gertatzen da hiltzen banaiz? Udalaren esku geratuko da?
Pertsona fisiko baten izenean emandako hilobiak titularrarentzat eta haren jaraunsleentzat eskuratzen dira, emakidan ezarritako denborarako. Titularra hiltzeak ez dakar emakidaren amaiera, baina jaraunsleek izaera hori egiaztatu beharko dute eta titulartasuna haien izenean jartzeko eskatu, hura hiltzen denean ez baita geratzen hilobia irekitzeko baimena eman dezakeenik. Hilobiak ondasun jaraunsgarriak dira, beraz, familiakoak ez diren pertsonei utz dakizkieke oinordetzan, edo irabazte asmorik ez duten erakundeei; horregatik egiaztatu behar da oinordekotza erabiltzen jarraitu ahal izateko.
Hilobiak denbora epe mugatu baterako eskuratzen badira, horrek esan nahi du Udalak hustu egiten duela hilobia emakida bukatutakoan?
Bakarrik aterako dira gorpuzkiak, eta hezurtegi komunera eraman, ehorzte-eskubidea iraungi ondoren titularrak berreskuratu edo lekuz aldatu nahi izan ez dituenean. Emakidaren epea bukatzean, Udalak berritzeko aukera eskainiko dio titularrari. Hortaz, gure oinordekoek nahi duten beste denbora egon daitezke gure gorpuzkiak hilobian.
Emakida berritzen ez bada, eskubidea iraungi egiten da.
Emakida berritzen ez bada, eskubidea iraungi egiten da.
Senitarteko bat dugu hilobi komunean. Zer egin behar dugu gorpuzkiak berreskuratzeko? Herrira eraman dezakegu?
Ehorztetxe batera jo behar duzue eta gorpuzkiak berreskuratzeko eskatu, hilobi komunetik ateratzea dagokion urtearen aurreko urtea bukatu baino lehen.
Gorpuzkiak ez dira hileta-ibilgailuan eraman behar, baina gorpuzkien kutxa garraiatzeko baimen sanitarioa behar da, zeinean, besteak beste, datu hauek zehaztuko baitira: hildakoaren izena, zein lekutan zegoen hilobiratuta eta zein lekutara daramaten. Gorpuzkiak beti hilerri batean ehortzi behar dira.
Urtero idazkiak ipintzen dira hustu egingo diren hilobien ondoan; sarrerako informazio-tauletan eta ALHAOn emakidaren epea amaitu zaien hildakoen zerrenda jakinarazten da.

Hilobi bat jaso dut herentzian baina ez dut horrekin geratzeko asmorik. Badut beste norbaiti saldu edo dohaintzan ematerik?
Hilobiak ezin dira partikularren artean salerosi, baina bada senitartekoen artean dohaintzan ematerik. Udalak bi modutan berreskura ditzake hilobiak:
Udalari itzultzea
Kasu horretan, Udalak berriro eskuratzen du hilobia –hutsik egon behar du– eta horren truke zegokionean ordaindutakoari igarotako denborari dagokion kopurua kentzetik ateratzen dena ordainduko du. Titularrak bi aukera#>- ditu hilobia husteko, legezko epearen barruan:
- Gorpuzkiak beste hilobi batera eraman.
- Gorpuzkiak errausketa labera eraman, errauts bihurtzeko.
--<#Udalari dohaintzan eman
Kasu horretan titularrak ez du ezer jasotzen hilobiaren truke, eta Udalak hezurtegi komunera eramaten ditu gorpuzkinak, legezko epearen barruan.Hilobiaren oinordetza onartzearen helburua jarraian Udalari dohaintzan ematea den kasuetan ez da titulartasuna aldatzeagatiko tasa ordaindu beharrik.

Titulartasuna aldatzeak badu gasturik?
Titulartasuna aldatzeko 7.10 ordenantza fiskalean ezarritako udal tasa ordaindu beharra dago. Bi salbuespen ditu:
- Eskuratzaile berria alargun geratutako ezkontidea denean.
- Titulartasun aldaketaren ondorioa hilobia Udalari dohaintzan ematea denean.
Horri gehitu beharko zaio Foru Aldundiak oinordetzen gaineko zerga edo eskualdatzeen gaineko zerga –eskualdatzaileen arteko familia harremanaren arabera– likidatzean kobratzen duena.

Familia batek panteoia du Santa Isabelen baina ez daki ehorzteko lekurik dagoen. Udala arduratzen da hilobiaren barruan leku egiteaz?
Bai, Udalak ematen du zerbitzu hori, baina titularrak eskatuta bakarrik.
Hala ere, hilerrien zerbitzuak geratzen den lekuaz ohartarazten du, eta gorpuzkiak deuseztatuz leku egitea aholkatzen.
Hala ere, hilerrien zerbitzuak geratzen den lekuaz ohartarazten du, eta gorpuzkiak deuseztatuz leku egitea aholkatzen.
Ezberdinak al dira Santa Isabel hilerriko panteoiak eta Salbatzailearen hilerriko hilobiak?
Bai. Santa Isabel hilerriko panteoiak partikularrek eraikiak dira eta Salbatzailearen hilerrikoak, Udalak eraikiak.
Dena dela, batean zein bestean ehorzte-eskubidearen administrazio-emakida dago, denbora epe mugatu baterako.
Dena dela, batean zein bestean ehorzte-eskubidearen administrazio-emakida dago, denbora epe mugatu baterako.
Zenbat balio dute horma-hilobiek, hobiek zein kolunbarioek?
Ikus ditzakezu prezioak, 6.12. Hileta-Zerbitzuak Eskaintzeko Tasaren Araua.
Bada obrarik egiterik hilobi edo panteoietan? Eta horma-hobietan?
Hilobi eta panteoietan BAI. Obra txikietarako baimena eskatu behar da aurretiaz, San Martingo bulegoetan. Lizentzian zehaztuko dira obra egiteko baldintzak.
Horma-hobi eta kolunbarioetan EZ dago obrarik egiterik. Horien gainean ezer jarriz gero titularra izango da erantzule.
Horma-hobi eta kolunbarioetan EZ dago obrarik egiterik. Horien gainean ezer jarriz gero titularra izango da erantzule.
Hilobia epeka ordain daiteke?
Ez. Emakida jakinarazteko administrazioaren izapideak 30 eguneko epea ematen du ordaintzeko.
Gure senideetako bat oso zaharra da eta mugitzeko arazoak ditu. Badugu hilerrian autoz sartzerik? Eta ibilgailuak ezinduentzako ikurra badarama?
Hileta-ibilgailuak eta zerbitzuetakoak baino ezin dira hilerrian sartu. Sarreran badira gurpil-aulkiak, mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat. Ezinduen ikurrak leku baimendunean aparkatzeari dagokio, ez zirkulazioari.
Badugu loreak landatzerik edo lorontzirik jartzerik panteoiaren aurreko lurrean?
Ez. Hilobien inguruko lurra Udalarena da, beraz, ez da legezkoa landarez edo lauzez aldatzea.
Bada garraio publikorik Salbatzailearen hilerrira joateko?
Bai. Tuvisak zerbitzu berezia du hilerria linea izenekoa.
Nola utzi nitxo, hilobi, kolunbario edo panteoi baten titular izateari?
Hainbat modu daude:
a) Dohaintza
Senideen arteko kontratu bidez egiten da. Hilerrien bulegoak senideen artekoa ez den dohaintza onar dezake, kasuaren arabera. Kostea urtero eguneratzen da ordenantza fiskaletan ezarritako tasaren arabera.
b) Emakida itzultzea (panteoien kasuan izan ezik)
Udalak hilobi-eraikina erabiltzeko eskubidea berreskuratzen du diru-kopuru baten truke, zein urtero eguneratzen baita ordenantza fiskaletan. Kolunbario, nitxo edo hilobiak ez du gorpuzkirik izan behar eta ez du lizentziarik gabeko berrikuntzarik izan behar.
c) Uko egitea (doako kudeaketa)
Titularrak emakidari uko egiten dio, udalaren alde. Ukoa onartu eta legezko epea bete ondoren, gorpuzkinik balego hezurtegi orokorrean sartuko lirateke.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.