Natur ibilbidea: Nor dabil hor, gauean eta zuhaitz artean?

Noiz
Eguna: 2021/12/10, hasiera ordua: 18:00, amaiera ordua: 20:00
Deskribapena

Natur ibilbidea: Nor dabil hor, gauean eta zuhaitz artean?

Egunean zehar ikusi ezin ditugun animalia-espezie asko daude, baina gaueko orduak aprobetxatzen dituzte beren eguneroko jarduna garatzeko; horien artean hainbat hegazti, ugaztun eta anfibio daude. Olarizuko Lorategi Botanikoa Gasteizko mendien iparraldeko isurialdean dago. Korridore ekologiko nabarmena da eta faunarentzat zeharo leku garrantzitsua ere bai. Irteera honetan gaueko bizilagun horiei buruzko gauza gehiago ezagutzen saiatuko gara.

Lekua: Olarizuko Lorategi Botanikoa (Infogunea)

Data: abenduaren 10a, ostirala

Ordutegia: 18:00-20:00

Norentzat: jende oro

Leku kopurua: 10

Izen ematea (irailaren 27tik aurrera): udal webgunean

Hizkuntza: ele bietan

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.