Haur eta nerabeentzako tratu onen alde
- Udalaren hezkuntza jarduerak -
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Deskribapena
Seme-alabak errespetuan oinarrituta zaindu eta hezi nahi dituzten gurasoei zuzenduriko lantegia, dena ez baita balekoa.
Kontuan hartu behar da aita edo ama izateak haurrei denbora eskaintzea eskatzen duela, eta ezin zaizkiela eboluzio-unearen arabera egin ezin duten zerbait eskatu. Betiere errespetua, entzutea eta parte hartzea izan behar dute familia-harremanaren oinarri.
Orobat, gurasoen zein seme-alaben eskubide eta betebeharrak ezagutu behar dira.
Balioak
Erantzukizuna, Prestakuntza eta Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna.
Helburuak
- Guraso eta seme-alaben arteko maitasunetik eta elkarrekiko errespetutik osatutako harremanak eratzea.
- “Tratu onak” ezagutarazi eta identifikatzea.
- Haurrei denbora eskaintzen ikastea.
- Mugak eta arauak ezartzea, maitasunetik abiatuta, eta haurren eboluzioa-unea aintzat hartuta.
Hartzaileak
Gurasoak.
Antolaketa-datuak
- Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
- Egutegia: zehazteko.
- Ordutegia: zehazteko.
- Iraupena: bina orduko 2 saio.
- Materiala: jarduera burutzeko gela.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 15-20 pertsona
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Aurrekontuaren arabera onartuko dira eskaerak.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: izen-ematean, ordutegi eta egun lehenetsiak zehaztuko dira, bai eta seme-alaben ikasmaila eta jardueran parte hartuko duten pertsonen sexua ere.
- Eskariak aurkezteko epea 2024eko azaroaren 1ean amaituko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
- Telefonoa: 945-161379
- Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.