Rubén Lucas Garcíaren 'Lata' kartelak irabazi du 2022ko Inauteriak iragartzeko irudia hautatzeko lehiaketa
2022ko urtarrilaren 27an argitaratua
Rubén Lucas Garciak (Torreagüera, Murtzia) aurkeztutako "Lata" kartelak irabazi du otsailaren 21etik martxoaren 1era ospatuko diren Gasteizko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa.
Orotara, 25 egilek 32 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta Arabako diseinu grafikoaren alorreko profesionalek osatutako epaimahaiak lau kartel finalista hautatu ditu lehen fasean:
2022ko inauterien kartelaren aukeraketa
Bigarren fasean, lau finalisten artean "Lata” leloa duen kartela jo da irabazletzat, botoen % 80a lortu baitu; “Ametsez” izenekoak lortu du botoen %20a.
Hauek osatu dute epaimahaia: Kultura Zerbitzuko eta Komunikazio Bulegoko teknikari bana, Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskola, Arte eta Lanbide Eskola, eta Ekialde BHI (Arte Batxilergoa).
2022ko Inauteriak iragartzeko irudiaren egileak 1.500 euroko saria jasoko du. Rubén Lucas Garcíak, 41 urteko diseinatzaile grafikoak, eta hirugarrenez irabazi du lehiaketa hau. Gainerako finalistek 250 euro jasoko dituzte, hauek dira: “Ametsez” Khalid Oulad Ali Ibrahim (Maroko), “Tronpeta jotzen”, Malen Uranga Murua (Zarautz, Gipuzkoa) eta “Sardinaren hegaldia” Dani Urraca (Gasteiz).
Aurtengo lehiaketan 25 egilek hartu dute parte, eta 32 lan aurkeztu dira orotara. Artisten erdia baino gehiago Gasteizen edo Araban bizi da (%56), Euskal Autonomia Erkidegoan % 12a, eta % 32a Estatuko beste probintzia batzuetan. Kartelen % 28a emakumeek aurkeztu dituzte, eta % 72a, berriz, gizonek. Adinei dagokienez, egileen bataz besteko adina 42 urteko da. Aipatzekoa da ere, egilerik zaharrena 94 urteko gasteiztarra dela.
Aurkeztutako kartelen erakusketak Hegoalde eta Pilarreko gizarte-etxean izango dira, 2022ko otsailaren 14tik 28ra bitartean.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.