Kit Digitala, ETEentzat eta autonomoentzat soluzio digitalak ezartzeko diru-laguntzak emateko programa

2022ko urtarrilaren 20an argitaratua

Kit digital

Zer helburu du?

Enpresa txikiei, mikroenpresei eta autoenplegu-egoeran dauden pertsonei laguntzak ematea digitalizazio-soluzioak balia ditzaten.

Norentzat da “Kit Digital”programa?

  1. Une honetan, epea zabalik dago agente digitalizatzaileentzat, horiek baitira laguntzen onuradunei irtenbide digitalak emango dizkieten enpresak. Agente digitalizatzaile gisa jarduten duten enpresek digitalizazio-soluzioen katalogoan argitaratu beharko dituzte beren eskaintzak, eta geroko onuradunek aukeratuko dute zer konponbide behar duten. Eskabideak aurkezteko gida honetan(Beste leiho batean irekiko da) Imagen archivo pdf zehazten dira agente digitalizatzaileek bete beharreko betekizunak eta soluzioek izan behar dituzten ezaugarriak eta baldintzak.
  2. Orobat, 50 langile baino gutxiago dituztelarik enpresan irtenbide digitalak ezarri nahi dituzten enpresei zuzentzen zaie programa. Laguntza horri "bonu digital" deritzo, eta enpresa onuradunak programaren digitalizazio-soluzioen katalogoan eskuragarri dauden digitalizazio-soluzioetako bat edo batzuk kontratatzeko erabili beharko du bonua.

Laguntzak jaso ahal izateko, enpresek eta autonomoek heldutasun digitalaren ebaluazioa eduki beharko dute, zeina "acelera pyme" plataforman eskaintzen den diagnostiko testa(Beste leiho batean irekiko da) baliatuz ezagut baitaiteke:

Otsaila aldera irekiko da epea bono digitalaren onuradun izateko eskabidea egiteko.

Informazio gehiago:

Agente digitalizatzaileek eskabideak aurkezteko epeak eta lekua

Eskabidea horretarako gaitu den formularioaren bidez aurkeztu ahalko da, behar den dokumentazioarekin batera. Bide telematikoz baino ezingo da aurkeztu, red.es entitatearen egoitza elektronikoaren bitartez.

Epea abenduaren 30ean ireki zen, oinarriak argitaratzearekin batera, eta Kit Digital programa 2023an amaitzen den arte egongo da zabalik.

Zalantzak edo arazoak

Eskatzeko prozesuaz eta programaren garapenaz informazio gehiago nahi izanez gero, eskatzaileek 900 909 001 telefonora dei egin dezakete, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18:00etara, edo info@acelerapyme.gob.es helbide elektronikora idatzi.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.