Gasteizko Udala trantsizio energetiko baten alde ari da lanean, gure hiriko eredu energetikoa aldatu ahal izateko.
Horretarako, hainbat zerbitzu eta tresna jarri ditu martxan herritarrentzat, enpresa txiki eta ertainentzat, saltokientzat, pertsona autonomoentzat eta beste kolektibo batzuentzat.
Informazioa eta laguntza jaso nahi baduzu komunitate energetikoei buruz, energia berriztagarriei buruz edo energia-ereduaren aldaketarekin lotuta, bulegoan hitzordua eskatu dezakezu. Eraldaketa Komunitariorako Bulegora joan(Beste leiho batean irekiko da)
Murriztu zure faktura elektrikoa zerbitzuaren bidez, argindarraren faktura murrizteko laguntza pertsonalizatua eskainiko dizugu, doan. Zehazki, analisi energetiko bat bidali ahalko dizugu, kostuak murrizteko proposamen batekin batera.
Eguzki-panelak jartzea baldin baduzu buruan, Sortu zeure energia proiektuak lagunduko dizu. Izan ere, zure beharretara hobekien egokituko litzatekeen autokontsumorako instalazio fotovoltaikoaren tamaina kalkulatzen lagunduko dizu..
Industria-enpresa txiki edo ertain bat baldin baduzu eta argitan eta gasean aurreztu nahi baduzu eta zure karbono-aztarna murriztu, enpresentzako energia-aholkularitzara jo dezakezu.
2022an hiru jardunaldi antolatu genituen, honako hauek azaltzeko: zer diren energia-komunitateak, zergatik abiatu honelako proiektu bat, zer proiektu mota jar daitezkeen martxan, nola gauzatu eta zer ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-onura dakarzkion komunitateari.
Ikusi jardunaldien bideoak
1. jardunaldiaren materiala (alderdi orokorrak)
2. jardunaldien materiala (alderdi zehatzak) (Gaztelaniaz).
3. jardunaldien aurkezpena (trebakuntza)
Bestalde, Komunitate Energetikoei buruzko galde-erantzunen bilduma
Energia-komunitateak zer diren hobeto ezagutu nahi baduzu, eskura duzu Herritarren Energia Kooperatiben Europako Federazioak (RESCOOP) egindako azalpen-bideo hau. Bideoa konfiguratzeko menutik (azkoinaren ikurra), euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluak jarri ditzakezu.
Komunitate Energetikoetan sakondu dezakezu ondorengo baliabideekin:
Compile
Decide
Powerpoor
Powerty
Gasteizko Udalak energia aurreztearen eta efizientziaren arloan hartutako neurrien berri emateko legezko betebeharra du, bai eta Jasangarritasunari buruzko Euskal Legearen betetze-maila jakinarazteko ere. Ezagutu hartutako neurriak
Gure helburua trantsizio energetiko segurua, justua eta inklusiboa egitea da, gure hiria jatorri berriztagarriko ekoizpen energetiko banatuaren udalerri erreferente bihurtzeko, eraikitako parkearen birgaitze energetikorako eredu eraginkorra bultzatzeko, bai eta kalitatezko garraio publiko elektrifikatua bultzatzeko ere, hurbileko mugikortasun aktiboaren aldeko gure apustu irmoa ahaztu gabe.
Lidergo indartsua duten eta kontzientziazio-maila handia duten herritarrekin batera, eredugarri diren erakundeak dituen udalerria izan nahi dugu, tokiko trantsizio energetikoak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko lankidetza-eredu komunitaria ardatz. Hori guztia ingurune ekonomiko oparo, berritzaile eta lehiakor batean, inor atzean geratuko ez den elkarlaneko gizarte-eredua zainduko duena.
Jasangarritasun, Klima eta Energia Zerbitzua
transicionenergetica@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.