Ikerlan Feministen Lehiaketaren helburua da ezagutza eta ikerketa feministak sustatzea, Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolaren esparruan, udalerriko ahalduntze feministari bide ematen laguntzeko.
Ikerlanen gaia proposatzailearen/proposatzaileen interesen araberakoa izango da; betiere, ahalduntze feminista eragiten duten esperientziei erreparatzen bazaie edo Gasteizko emakumeen nahiz sexualitate eta genero-adierazpen eta -identitate ez-normatiboak dauzkaten pertsonen eskubideen aldeko gizarte-eraldaketari ekarpena egiten bazaio.
Ikerlanen proposamenak 2026ko irailaren 30era arte aurkeztu ahalko dira, honako helbide honen bidez: berdineskolavg@vitoria-gasteiz.org
Oinarriak
Ikerketa-lanean aritzeko bidelaguntza eskainiko da, akademiaren edo ikerketaren eremuan lan egiten ez dutenek ere egitasmoan parte hartu ahal izan dezaten. Horiei zuzenduta dago lehiaketa hau.
Ekimen honek 5.000 euro ditu bi proiektu irabazleetako bakoitzerako, eta EHUko Emakumeen eta Gizonen berdintasunaren gaineko Masterra(Beste leiho batean irekiko da) du lagun.
2027ko ekainaren 3an, 18:30ean, ikasturtean zehar garatu diren ikerketen aurkezpen publikoa egingo da Emakumeen Etxean.
Lehiaketa irabazi duten ikerlanen proposamenak ikasturte bakoitzeko azarotik maiatzera bitartean egingo dira. Hemen kontsultatu ahal dituzu denak:
Egindako ikerketak
www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.