Ikerlan feministen lehiaketa
Parte-hartzaileek beren intereseko gai bat hautatu beharko dute, eta ahalduntze feministako esperientziei erreparatu edota gure hirian emakumeen eta LGTBI pertsonen eskubideen aldeko gizarte-eraldaketari ekarpenen bat egin.
Lehiaketan aurreikusten denez, ikerketa-lanean aritzeko bidelaguntza eskainiko da, akademiaren edo ikerketaren eremuan lan egiten ez dutenek ere egitasmoan parte hartu ahal izan dezaten.
2023-2024ko edizioa
Hautatutako lanak
Lehiaketaren edizio desberdinetan hautatutako lanak Jabetze Feministarako Eskolaren online liburutegian biltzen dira.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.