2020ko uda, gizarte-etxe eta kirol-instalazioetan

uda kanpaina 2020-igerilekuak

Ohikoaz bestelakoa izango da 2020ko udako kanpaina. Edukierak kontrolatu eta instalazioak erabiltzeko prebentzio-neurriak martxan jartzeko aukera emango duen aurrez hitzordua eskatutako sarbide-sistema bat diseinatu behar izan da krisi sanitarioaren ondoriozko segurtasun-betekizunekin bateragarri egiteko.

Mendizorrotzeko eta Gamarrako udako kanpaina

Kanpoko udal igerilekuak data hauetan irekiko dira 2020an:

Bi txanda izango dira egunero, 8:00etatik 14:30era eta 15:30etik 22:00etara eta aste bakoitza bi alditan banatuko da (astelehenetik ostegunera eta ostiraletik igandera). Igerilekuetara joateko, erreserba egin beharko da, txanda horietako batean eta gehienez bat eguneko. Erabiltzaile bakoitzak hitzordu-kopuru mugatua izango du aldiko:

  • Asteko aldian, pertsona bakoitzak gehienez goizeko hiru txandatarako eta arratsaldeko bitarako eman ahal izango du izena. Aurreko ostiraleko 08:30etik eskatu ahal izango da hitzordua.
  • Asteburuko aldian, pertsona bakoitzak gehienez goizeko hiru txandatarako eta arratsaldeko bitarako eman ahal izango du izena. Aurreko astearteko 08:30etik eskatu ahal izango da hitzordua.

Erreserbak ekainaren 29tik aurrera egin daitezke.

Gamarra edo Mendizorrotzerako erreserba

Mendizorrotzeko eta Gamarrako udako araudia kontsultatu.

Udan irekita egongo diren igerileku estaliak

Igerileku estaliak irekitzearen eta horiek erabiltzeko sistemaren inguruko informazioa. Igerilekuetara joateko, ezinbestekoa da abonatua izatea eta aldez aurretik erreserba bat egitea, online edo telefono bidez egin daitekeena ( 010 edo 945 16 11 00). Aire zabaleko igerilekuetako aurretiko hitzorduaren sistema beraren bidez erreserbatu beharko da (72 ordu lehenago eta egunero igeri egiteko saio bat erreserbatuz).

Online erreserba estalitako igerilekuetara joateko

Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak irekitzea

Udako denboraldian gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak irekitzearen inguruko informazioa.

Informazio gehiago —edukierak, arauak eta beste—: Gizarte-etxe eta kirol-instalazioen inguruko berriak.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.