2026ko udako kanpaina Mendizorrotzan eta Gamarran

Uda honetan, ez geratu etxean! Mendizorrotzeko eta Gamarrako igerilekuek berriro irekiko dituzte ateak uda fresko, aktibo eta jardueraz betea bizi dezazun. Bainu bat hartu, berdeguneetan atseden hartu zein adin guztietarako jardueretan parte hartu nahi baduzu, hemen udako egunak ahalik eta gehien aprobetxatzeko leku ezin hobea aurkituko duzu.

Datak eta ordutegiak

Mendizorrotza

Udako kanpaina: maiatzaren 22tik irailaren 13ra, astelehenetik igandera, 08:00etatik 22:00etara.

Kanpoko igerileku olinpikoa eta haurrentzako igerilekua

  • Maiatzaren 22tik uztailaren 28ra: astelehenetik igandera, 10:00etatik 21:30era.
  • Uztailaren 29tik abuztuaren 23ra: astelehenetik igandera, 8:00etatik 21:30etara.
  • Abuztuaren 24tik irailaren 13ra: astelehenetik igandera, 10:00etatik 21:30era.

Aquamendi igerilekua

  • Maiatzaren 22tik ekainaren 11ra: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:30era; txirristak 20:00etan itxiko dira. Larunbat eta igandeetan, 10:00etatik 21:00etara; txirristak 20:30ean itxiko dira.
  • Ekainaren 12tik uztailaren 26ra: astelehenetik igandera 10:00etatik 21:00etara; txirristak 20:30 itxiko dira.
  • Uztailaren 27tik abuztuaren 30ra: astelehenetik igandera, 10:00etatik 20:30era; txirristak 20:00etan itxiko dira.
  • Abuztuaren 31tik irailaren 13ra: astelehenetik ostiralera 15:00etatik 20:30era. Larunbat eta igandeetan, 10:00etatik 20:30era; txirristak 20:00etan itxiko dira.
Gamarra

Udako kanpaina: maiatzaren 22tik irailaren 6ra, astelehenetik igandera, 08:00etatik 22:00etara.

*OHARRA: Zumarren iribideko sarrera 10:00etan irekitzen da.

Familia-igerilekua eta haurrentzako igerilekua

  • Maiatzaren 22tik uztailaren 26ra: 10:00etatik 21:00etara. Txirristak 20:30ean ixtea.
  • Uztailaren 27tik irailaren 6ra: 10:00etatik 20:30era. Txirristak 20:00etan ixtea.

Igerileku olinpikoa

  • Maiatzaren 22tik uztailaren 26ra: 10:00etatik 21:00etara.
  • Uztailaren 27tik irailaren 6ra: 10:00etatik 20:30era.

Abonuak eta sarrerak

Udaleko kirol-instalazioetan abonatuta ez bazaude, kontsultatu aukerak eta aukeratu zure beharretara gehien egokitzen dena:

Jarduerak

  • Udako dinamizazioa: kirol eta aisialdirako doako jarduerak antolatuko dira adin eta publiko guztientzat. Eskaintzak jarduera ugari izango ditu, jolas ludiko eta kirol jarduerak, mahai jolasak, tailerrak, eskulanak, etab. Ekainaren 22tik uztailaren 31ra, astelehenetik ostiralera, 16:30etatik 19:30era. Animatu zaitez!
  • Udako ikastaroak, hamabost egunekoak ala hilekoak, astelehenetik ostiralera, kirol-instalazioetan. Baina gogoratu: ikastaroan izena emateak ez du eskubiderik ematen Gamarrara eta Mendizorrotzara txartelik edo sarrerarik gabe sartzeko. Kontsulta eta izen-ematea

Kirol-materialaren mailegua

Uda honetan, erabiltzaileek kirol-materiala hartu ahal izando dute maileguan, instalazioetan erabiltzeko. Futboleko, saskibaloiko eta boleiboleko baloiak, mahai teniseko palak, harea-jokoetako haurrentzako set-a eta mahai jolasak izango dira. Udako kanpainaren zerbitzuen bulegoan eskatu ahal izando da, Herritarren Udal Txartela (HUT) edo NAN/AIZa aurkeztuz.

Espazioen erabilera eta prebentzio-kanpaina

Kontuan hartu beharrekoa
  • Bainu-txanoa: nahitaezkoa da igerilekuak erabiltzeko.
  • Kirol-pisten erabilera: futbito, saskibaloi, hondartzako boley eta mahai-teniseko pistak erabil daitezke. Gamarraren kasuan, mini-golf espazioa ere erabil daiteke.
  • Tenis eta padel pistak: aldez aurretik erreserbatuta.
  • Norberaren aulkiak edo hamakak: Gamarrara aulkiak eta hamakak eraman daitezke; Mendizorrotzera, aulkiak (ez hamakak). Batzuk zein besteak eremu berdeetan eta solariumean baino ezin dira jarri. Gogorarazten da erabilera publikoko hamakak eta aulkiak ere erabili daitezkeela.
  • Kaiola-armairuak: kaiola zerbitzua dago Gamarrako parkean aulkiak, eguzkitakoak edo mahaiak gordetzeko. Zerbitzu honi buruz gehiago.
  • Barbakoak: baimenduta dago barbakoak Gamarrako parkean prestatutako eremuetan erabiltzea.
  • Irisgarritasun neurri berriak: Eraikin Sozialean hainbat lan egin dira, hala nola igogailu berria jarri, kanpoko sarbideko arrapala handitu eta ebakuazio eskailera berria eraiki, komunak eta fatxada begetala berritzeaz gain.
  • Kerik gabe, hobeto: Mendizorrotza eta Gamarrako kirolguneetan ez erretzea gomendatzen da.
  • Adingabeak: zure seme-alabak zure erantzukizuna dira: ez begirik kendu. Jarraibideak eta gomendioak archivo pdf
Gomendioak

1.Itotzeak eta lesioak

Iritsi da uda, eta udal-instalazioak prest daude milaka erabiltzaile hartzeko. Urtero, sorosleek hainbat gorabeherari erantzuten diete, igerilekuez gozatzean egiten diren arduragabekerien ondorioz. Maiz, igerilekuetara jauzi desegoki eta arriskutsuak egiteagatik, jokabide arriskutsuak izateagatik edo adingabeak zaintzen dituzten helduek une batez deskuidu bat izateagatik gertatzen dira horrelakoak.

2. Fotobabesa

Eguzkitan zaudenean, neurriak hartu behar dira eguzki-erradiazioaren aurrean. Eguzkiaren eraginpean egoteak gure osasunean izan ditzakeen kalteen artean daude eguzki-erredurak, orbanak, larruazala lehenago zahartzea edo larruazaleko minbiziaren intzidentzia areagotzea; horregatik, beharrezkoa da beti eguzki-babes eraginkorra eta egokia erabiltzea.

Zure osasuna zaintzeko, hona hemen jarraitu beharreko gomendioetako batzuk: zure azal-motarentzako fotobabes egokia duen eguzkitako krema sarritan ematea, eguerdiko orduetan (12:00-17:00) eguzkia saihestea eta itzaletan jartzea, eta mahuka luzeko arropa lasaia eta kolore argikoa erabiltzea, baita osagarriak ere, hala nola eguzkitako betaurrekoak eta txanoa.

3. Tenperaturak igotzea

Tenperaturak igotzeak kalte egiten dio biztanleriaren osasunari (batez ere haurtxoei, adinekoei, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei...), eta ondorio desatseginak ditu: deshidratazioa, karranpak, akidura eta bero-kolpeak, heriotza ere eragin dezaketenak.

Hala ere, prebenitu egin daitezke, Gasteizko Bero Planaren gomendioei jarraituta: ura maiz edatea, egarri ez izan arren; fruta eta barazki gehiago jatea; eguerdian (12:00-17:00) eguzkitan ez egotea eta itzaletan dauden eremuak bilatzea; dutxan freskatzea edo, besterik gabe, bustitzea; eta jarduera fisiko neketsuak murriztea.

Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/kontuzberoa

4. Mendizorrotza eta Gamarra, kerik gabeko guneak

Hemen ere, hobe tabakorik gabe. Izan gaitezen eredugarri.

5. Gogoan izan

Udal igerilekuetara joaten zarenean:

  • indarrean dagoen erabilera-araudia eta sorosleen jarraibideak betetzea.
  • osasun-agintariek adierazitako neurriak hartzea.
  • Gasteizko Bero Planeko gomendioak jarraitzea.

Inkesta

Udako kanpainako zerbitzuak erabiltzen badituzu, zure balorazioa utz dezakezu:

Inkesta bete

Denbora errealeko okupazioa

Garraio publikoa

Mendizorrotza: BEI linea (Mendizorrotza geltokia) edo 8. linea (Lasarte geltokia).

Gamarra: 3. linea (Bergarako Atea, 25) o 9. linea (Gamarra plaza geltokia).

Instalazioei buruz

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.