Lanera bizikleta elektrikoz joatea sustatzeko kanpaina

Kanpainak langileen eskura 6 bizikleta elektriko jarriko ditu, euren etxetik lantokira joan ahal izan daitezen bi astez. Bizikleta horien lagapenak ez dakar inolako kosturik.

  • Langilea bazara eta ekimen honetan parte hartzeko interesatuta bazaude, adierazi zure enpresari, proiektuaren idazkaritza teknikoarekin harremanetan jarri ahal izan dadin.
  • Enpresa bat bazara, informazio gehiago eta izen-emateak: vgbiziz@hotmail.com, telefono-zenbakia: 611 44 41 46.

Betebeharrak

  • Parte hartzen dutenek konpromisoa hartuko dute gutxienez ere mailegu-egunen % 80an lanera bizikleta elektrikoz joateko.
  • Bide-hezkuntzako espezialista batek emango duen prestakuntza-ikastaro bat jasoko dute. Etxetik lanera joaten lagunduko zaie, eta ibilbide pertsonalizatu bat egingo zaie.
  • VGBiziz sarearen app-a instalatu eta erabili beharko dute, eta eguneroko erabilera amaitu ondoren VGBiziz aparkaleku seguruen sareko puntuetako batean aparkatu beharko dute bizikleta, baldin eta bizikleta gordetzeko espazio seguru bat ez badute.
  • Konpromisoa hartuko dute euren esperientzia komunikazio-kanal desberdinen bitartez kontatzeko, batez ere sare sozialen bitartez: Facebook, Instagram, Twitter, Udalaren webgunea, eta abar.
  • Azkenik, inkesta bat egingo zaie euren joan-etorrietarako ohiturak ezagutzeko eta aldatzeko asmorik ote duten jakiteko.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: