Reutilizagune: Bota baino lehen berrerabili
Kontserbazio-egoera onean dauden eta berrerabili daitezkeen objektu eta ondasunei bigarren bizitza bat eman nahi dien partikularrentzako zerbitzu bat da Reutilizagune zerbitzua.
Instalazio berri eta modernoak ditu orain Reutilizagune zerbitzuak Benito Guinea kalean, jada erabiltzen ez ditugun objektuen ikuspegi berri bat bultzatzeko, eta berrerabili daitezkeen eta beste pertsona batzuen eskuetan askoz ere bizitza gehiago izan ditzaketen artikulu gisa erakutsiz, ekonomia zirkularreko eredu bat sustatuz.
Zerbitzuak
Doako artikuluak eta dohaintzan eman daitezkeenak
Erabiltzeko moduan dauden gailu elektriko eta elektronikoak, etxetresna elektrikoak, jostailuak, altzariak, material informatikoa, kirol-arlokoa eta haurrei zuzendutakoa, eta liburuak, entretenimenduzkoak zein entziklopediak edo testu-liburuak –betiere egoera onean badaude– dira zerbitzu honetan dohaintzan eman edo eskuratu daitezkeen artikuluen tipologiak.
Horrela, objektu aprobetxagarrien bizitza luzatzen dugu eta baliabide naturalen kontsumoarekiko errespetutsuagoa den kontsumo-eredu bat balioan jartzen dugu.
Reutilizagunen eskuragarri dauden artikulu guztiak lokalean kontsultatu eta erreserbatu ahalko dira, edo webgunearen bidez.
Jarraibideak
- Erabiltzaileak zerbitzuan erregistratu beharko dira, eta artikuluak dohaintzan eman eta jaso ahalko dituzte.
- Jasotzeko, hori bai, beharrezkoa da HUT txartela aurkeztea.
- Entregatutako artikuluen egoera eta funtzionamendua aztertuko du Reutilizagune zerbitzuak, berrerabili ezin direnak baztertuz eta kudeatuz.
- Zerbitzuaren datu-basean katalogatuko dira onartutako artikulu guztiak eta 2 kategoria izango dituzte: doakoak edo dohaintzan eman ahal direnak.
Dohaintzan ematen diren artikuluak:
Zerbitzua dohaintza bati lotuta dagoenean, helburu solidarioetarako izango da betiere dohaintza hori eta dohaintzan ematen duen pertsonak eskuragarri dituen aukeren artean aukeratu ahalko du entregaren ondoriozko zenbatekoa zein lankidetza-proiektutara edo kausatara bideratu nahi duen, eta betiere txartel bidez egingo da hori.
Informazio gehiago: kontsultatu artikuluak entregatzeko, jasotzeko eta erreserbatzeko jarraibideak.
Zure artikuluak konpontzeko gunea
- Reutilizagunek konponketarako eta egokitzapenerako ekipatutako tailer txiki bat dauka.
- Erabiltzaileek beren artikuluak konpontzeko erabili dezakete gune hori, hala nahi badute.
- Zerbitzuak tailerreko monitore bat izango du erabiltzaileei konponketan laguntzeko eta haiei aholkatu eta erreminten erabilerari buruz informatzeko, istripuak saihesteko helburuarekin.
- 3 pertsona egon daitezke gehienez ere aldi berean tailerrean.
Erreserbak
- Erabiltzaileek aldez aurretik erreserbatu beharko dute gunea, telefonoz edo emailez.
- Erreserbek ordubeteko iraupena izango dute gehienez.
- Astean erreserba bat egin ahalko da gehienez.
Konponketa-ikastaroak
Horrez gain, mantentze-lanei eta konponketari buruz aldian behingo ikastaro tematikoak eskaintzen ditu zerbitzuak, konponketa-zentroko zerbitzuaren osagarri gisa. Prestakuntza-jardunaldi puntual horiek instalazioan bertan edo prestakuntza-jarduketarako leku zabalagoa eta ezaugarri hobeak dituen beste instalazio osagarri batean egin ahalko dira.
Reutilizagunen laga daitezkeen objektuak
Oro har, oraindik ere bigarren bizitza bat izan dezaketen guztiak. Adibideak:
- Egoera onean dauden gailu elektriko eta elektronikoak
- Egoera onean dauden etxetresna elektrikoak
- Egoera onean dauden jostailuak
- Egoera onean dauden altzariak (aulkiak, mahaiak, tabureteak, idazmahaiak, eta abar)
- Egoera onean dagoen material informatikoa (saguak, inprimagailuak, teklatuak…)
- Egoera onean dagoen kirol-materiala (bizikletak, patinak, kaskoak, eta abar)
- Erabiltzeko dagoen haurrentzako materiala (haur-kotxeak, auto-aulkitxoak, eta abar)
- Liburuak, entretenimenduzkoak zein entziklopediak edo testu-liburuak
Ordutegia eta kontaktua
Ordutegia: astelehenetik larunbatera 10:00-14:00 eta 17:00-20:00 bitarte.
Telefonoa: 663 271 923
Helbidea: Benito Guinea kalea, 6 - 01003 Vitoria-Gasteiz.
Esperientziak
Garapenerako lankidetza-proiektu hauek erabiltzaileek Reutilizaguneko objektuak berrerabiltzean egiten dituzten dohaintzen emaitza dira:
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.