Next Generation EU - Merkatuei eta merkataritza-guneei bultzada emateko plana

UE, Ministerio de España, PRTR, Ayto

Deskribapena

Hiriko merkataritza-sektorea indartzeko, trantsizio digitalaren bidez modernizatzeko, eta haren gaikuntza eta lehiakortasun-posizioa hobetzeko ekintzen multzoa.

Proiektuaren datuak

Hemen kokatzen da proiektu hau: 5. palanka-politika(Beste leiho batean irekiko da): "Industria-sarea eta ETEak modernizatueta digitalizatzea, turismoa berreskuratzea eta Espainia nazio ekintzaile gisa bultzatzea"(gaztelaniaz) | 13. osagaia(Beste leiho batean irekiko da): "ETEei laguntzea" (gaztelaniaz).

Inbertsioa, milaka eurotan: 2,50 (BEZa barne)

Onetsitako laguntza, milaka eurotan: 2,00

Eragile inplikatuak: Gasteizko Udala, merkataritza-sektorea

Esku-hartzeak barne hartuko dituen zonalde edo auzoak: Jarduketa-eremuak/auzoak: hiria oro har / Basaldea eta merkatu ez iraunkorren eremuetan (obrak)

Kolektibo onuraduna: merkataritza-sektorea, herritarrak

Ukitzen dituen Garapen Iraunkorreko Helburuak: 2, 3, 6, 8, 11, 12 eta 17

EBren lehentasunak:

  • Eraldaketa digitala:
  • Hazkunde adimenduna, iraungarria eta integratzailea
  • Gizarte- eta lurralde-kohesioa
  • Osasuna eta erresilientzia ekonomikoa, soziala eta instituzionala

Jarduketak

13 jarduketa hartzen ditu barne proiektuak:

  1. Trafikoaren eta aparkalekuen kudeaketa teknologiko, iraunkor eta energetikoki eraginkorrerako inbertsioak
  2. Pickgeo Location Intelligence, txikizkako merkataritzako negozio berrien kokapena ahalik eta ondoen bilatzeko tresna teknologikoa
  3. María Sarmiento eta Simón Bolívar plazak eta Lakuako aparkalekua eraberritzea, haien instalazioak eta irisgarritasuna hobetzeko, sedentarioak ez diren meerkatuen mesedetan
  4. Basaldeko produkzio- eta merkataritza-nodoa biltegiratzeko eremua obra gauzatzea eta zuzentzea, Vitoria-Gasteizen merkaturatzeko bide laburrak bultzatzeko erreferentzia-espazio gisa
  5. Inbertsioak eta soluzio teknologikoak plastikozko poltsen kontsumoa gutxitzeko eta poliestirenoa trinkotzeko
  6. Ontzi arinak biltzeko eta energia mailako aholkularitzako zerbitzuen bidez, jasangarritasuna eta eraginkortasuna areagotzeko konponbideak
  7. Green Card txartelaren garapen digitala, lankidetza-plataforma gisa, eta, besteak beste, KM0 produktuak barne hartzen dituena
  8. Merkataritza-sektorerako tresna teknologikoei buruzko prestakuntza
  9. Gasteizko gazteen artean tokiko kontsumoa sustatzeko komunikazio- eta sentsibilizazio-kanpaina (II. Fasea)
  10. Hiri-negozioak sustatzeko ekonomia zirkularrean trebatzeko programa diseinatzea
  11. Urban Commerce
  12. Txikizkako merkataritzaren sektorean espezializatutako Think Tank bat definitzea eta abiaraztea
  13. Merkataritza-gune irekiak eta merkatu ez-sedentarioak sustatzeko ekintzak, GIS soluzioen eta kreatibitate digitalen bidez

Informazio osagarria

Azokak, merkataritza-guneak, saltoki ez egonkorrak eta merkaturatze-bide laburrak babesteko 2023ko laguntzak emateko deialdiaren barruko kontratuetako baldintza-agirietan eskatutako alderdiei buruzko informazioa; kontratu horiek finantzaketa jaso dute Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bidez.

Ikusi mapan

Informazio gehiago

Jarduketei buruzko prentsa-oharrak.

Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: