Ballet du Grand Théâtre de Genèvek bertan behera utzi du bira

Sarreren zenbatekoaren itzulketa otsailaren 25etik aurrera

2021eko otsailaren 23an

Martxoaren 19an Principal Antzokian programatutako Ballet du Grand Théâtre de Genève ikuskizuna bertan behera utzi du konpainiak.

Otsailaren 25etik aurrera, sarreren zenbatekoaren itzulketa egingo da:

Internetez erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa:

Automatikoki egingo da eta ez da beharrezkoa eskatzea.

Telefonoz eta leihatiletan erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa

Principal Antzokiko leihatilan eskatu ahal izango da, jendeari emango zaion inprimaki bat betez. -

Principal Antzokiaren webgunean sartu eta cancelaciones.taquilla@vitoria-gasteiz.org postara bidali ahal izango da inprimakia.

Leihatilan, aurrez aurre zein telefonoz (945 161045), 17: 00etatik 19:00etara egongo da zabalik asteartetik ostiralera jai egunetan izan ezik, larunbatean 11:30etik 13:30era.

Eta ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.