Udan Gozatu! - Green Summer camp
Hartzaileak
ATARIA 1: 2012tik 2014ra bitartean jaiotako neska-mutilak.
ATARIA 2: 2015tik 2017ra bitartean jaiotako neska-mutilak.
Antolakuntza
Kode | Adina | Datak | Plaza kopurua |
---|---|---|---|
1053 | Ataria 1 | Ekainaren 24tik uztailaren 5era | 25 |
1054 | Ataria 1 | Uztailaren 8tik uztailaren 19ra | 25 |
1055 | Ataria 2 | Ekainaren 24tik uztailaren 5era | 25 |
1056 | Ataria 2 | Uztailaren 8tik uztailaren 19ra | 25 |
Ordutegia:09:30 – 17:00 astelehenetik ostiralera (bazkaria barne)
Hizkuntza: hiru eleduna (euskera, ingelesa, gazteleraz)
Garraioa: Ataria zentrorainoko garraioa familiari dagokio
Prezioa: 124,10 euros
Programaren helburuak eta deskribapena
Green Summer Camp udalekuak aisialdirako jarduera zientifiko-tekniko bat da. Jarduerak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egingo dira, eta euskara irakas-hizkuntza izango da.
Programaren xedea da gazteenei Salburuko hezeguneen garantiza ezagutaraztea, eta bertako dibertsitate biologiko handia erakustea.
Udalekuetako jarduerak bereziki diseinatuta daude jolasaren bidez parte-hartzaileek era atseginean uler dezaten Salburua kontserbatzeko egin diren lanak eta, aldi berean, natur baliabideen garrantziaz jabe daitezen eta ingurumenean arduraz jokatzen ikas dezaten.
Informazio gehiago
Green Summer camp Udan Gozatu! opor-jardueren eskaintzaren parte dira.
Antolatzailea: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia (CEA) | Telefonoa: 945 162 616 | www.vitoria-gasteiz.org/ataria
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.