Jarduera Nautikoen campusa
Udan, hainbat kirol jarduera eskaintzen dira Uribarri-Ganboako urtegian, natur ingurunean dugun leku esanguratsuenetako batez gozatzeko.
Uretako jarduerak egiteko ezinbestekoa da igeri egiten jakitea, hau da, uretan autonomiaz aritzen dira.
Hartzaileak
- Nautikak 1 : 2011, 2012, 2013, 2014 eta 2015an jaiotako haurrak
- Nautikak 2: 2007, 2008, 2009 eta 2010an jaiotako haurrak
Kode | Adina | Egutegia | Parte-hartzaile kopurua | Hizkuntza |
---|---|---|---|---|
1061 | Nautikak 1 | Ekainaren 27 - uztailaren 1 | 48 | Euskara |
1062 | Nautikak 1 | Uztailaren 4 -8 | 48 | Elebiduna |
1063 | Nautikak 1 | Uztailaren 11 – 15 | 48 | Euskara |
1064 | Nautikak 2 | Uztailaren 18 – 22 | 40 | Elebiduna |
Antolakuntza
Ordutegia: 09:30 - 17:30
(irteera- Vitoria-Gasteizera iristea)
Jardueren ordutegia: goizeko 10:15etik 13:15era eta arratsaldeko 14:30etik17:00etara.
Hizkuntza: Euskara eta elebiduna (baliteke jardueraren bat gaztelaniaz izatea)
Garraioa: garraioa barne. 9:30ean Mendizorrotzako aparkalekutik (Beti Jai
frontoien aurrean) irten, eta 17:30ean leku berberera helduko dira.
Prezioa:
Bazkideek 101 euro
Ez bazkideek 155,50 euro
Jantoki-zerbitzua barne. Osasun-egoeraren eta ezar daitezkeen arauen arabera, ohiko jantoki-zerbitzu bat eskaini ahal izango da, dagozkion osasun-neurriekin, edo kanpoan jateko banakako piknik bat (klimatologiak horretarako aukera ematen badu).
Programaren deskribapena
Campusa astelehenetik ostiralera egiten da.
Goizetan, kirol-modalitate nautiko hauek egiten dira, hastapen-maila batean:
- Bela
- Optimist/windsurf (adinaren arabera)
- Piraguismoa
- Paddle surf
Arratsaldeetan hainbat jolas, jarduera eta tailer egiten dira uretako jarduerekin, ingurunearekin, iraunkortasunarekin eta ingurumenarekin lotuta, betiere modu ludiko batean.
Jantoki-zerbitzua menu askotarikoa eta osasungarria da.
Antolatzaileak hala beharrezko materiala nola gaitutako begiraleak eta instalazio egokiak eskaintzen ditu, bizipen berriz jositako astea igaro dezazun, naturarekin bat.
Antolatzailea eta kontaktua
Udaleko Kirol Zerbitzua.
Kirol eta Osasun Saila.
Telefonoa: 945 16 12 56
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.