Aste Santua - Turismoa Gasteizen

Aste Santua

Gasteizen, 1538an hasi zen Aste Santuaren tradizioa, udalak Gurutze Santuaren Kofradiaren ordenantzak onetsi zituenean. Ordutik, jainkozaletasun herrikoiaren, historiaren eta artearen konbinaketa hori ospatzen da hirian, prozesioen, mezen edo erlijio-musikako kontzertuen bidez.

Prozesioak

Aste Santua - erlikia

Kultur ondare honen lekukotza nagusiak Isiltasunaren prozesioa (Ostegun Santua) eta Hileta Santuaren prozesioa (Ostiral Santua) dira. Pausoen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Kristo Harri Hotzean irudia (Ecce Homo), XV. mendearen amaierako taula flandestarra; Arantza Santua, 1555etik Araban gordetzen den erlikia, eta Kristoren Zigorkatzearen irudia, balio artistiko aparta duena. Aste Santuko ohiko egitaraua osatzeko, hainbat ekitaldi egiten dira; hala nola, Doloretako Ama Birjinaren prozesioa eta Munduko Gurutze Bidea, bestelako proposamen kulturalez eta enogastronomikoez gain.

Kultura erlijiosoa

Faroles prozesioa

Lekukotza ugarik ematen digute kultura erlijiosoak hainbat mendez Gasteizen izan duen eraginaren berri, eta, horien artean, Erdi Aroko hiriguneko eta hiriko beste eremu batzuetako tenpluak nabarmentzen dira. Aipamen berezia merezi dute, halaber, Donjakue bidearen ibilbideak (hiritik igarotzen baita), Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoko edota Farolen Museoko funtsek eta Gabonetan Florida parkean jartzen den monumentu-jaiotzak(Beste leiho batean irekiko da). Eta, Gasteiztik hurbil, Gazeoko eta Alaitzako eliza erromanikoak bisitatu ditzakegu, bertako horma-irudiak ikusteko, edota Arabako Errioxako Erdi Aroko hiribilduetako tenpluetara joan gaitezke.

Argazki-galeria:

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157718491093943(Beste leiho batean irekiko da)

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: