Andanzas y entremeses de Juan Rana. Principal Antzokia

Noiz
Eguna: 2021/05/22, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua: 20:30
Deskribapena
https://www.youtube.com/watch?v=E7I6mWza2ac(Beste leiho batean irekiko da)

Inkisizioa historiaren bilakaera alda dezakeen epaiketa sekretua egiteko bildu da. Salatua: Juan Rana, Urrezko Mendeko komediante ospetsuena. Delitua: hainbat belaunalditako publikoari barre eragitea bere umore lotsagabe eta trufariaz, gizarte osoa erretratatzen duen bitartean. Frogak: garaiko egile handienen entremesen hautaketa bat (Calderón, Moreto eta Quiñones de Benavente, besteak beste), zeinetan protagonista izan baitzen aktore bikain hura. Salaketak: biraoak, men ez egitea, lotsagabekeria, probokazioa, espiritu kritikoa, heresia...

Jaso dezakeen zigorra: sutan hiltzea. Juan Rana: pieza laburren jaia, zuzeneko musikarekin, umorearen mugei buruzko hausnarketa, eta Espainiako antzerki klasikoaren funtsezko figura bati egindako omenaldia.

Espainiako Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalaren eta Ron Lalá konpainiaren arteko koprodukzio berria, aurreko lanen arrakasta handiaren ondoren: En un lugar del Quijote eta Cervantina.

  • Sorkuntza kolektiboa: Ron Lalá
  • Antzerkigintza eta bertsioak: Álvaro Tato
  • Konposizioa eta moldaketak: Yayo Cáceres, Juan Cañas, Miguel Magdalena, Daniel Rovalher
  • Zuzendaritza: Yayo Cáceres
  • Zuzendaritza musikala: Miguel Magdalena
  • Antzezleak: Juan Cañas, Daniel Roval, Miguel Magdalena, Íñigo Echevarría, Fran García
  • Antzerki abonamendua
  • Prezioa: 24/18/12 euro
  • Iraupena: 90 m

Online erosketa(Beste leiho batean irekiko da) martxoaren 30eko 10:00etatik aurrera

enlace Sarreren salmentari buruzko informazio orokorra

Informazio gehiago

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.