Matar cansa. Principal Antzokia

Noiz
Eguna: 2021/05/29, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua: 20:00
Deskribapena
https://www.youtube.com/watch?v=cS7ZwDqL6zo(Beste leiho batean irekiko da)

"Biktimak seduzitu egiten du, probokatu. Biktima unea iritsi arte egoten da zain, bizitza osoan; poliki erakartzen du bere hiltzailea". Bere burua hiltzaile baten miresle porrokatutzat duen gizon baten aitorpena da hau. Kontakizunak era gordin, poetiko eta are ebanjeliko batez aletzen dituen gertaeren bitartez, hiltzaileak izua piztu zuen munduan, eta gurtza gure kontalariarengan. Jaime Lorentek interpretatzen du Santiago Loza antzerkigile eta zinemagile argentinarraren monologo txalotua.

Matar cansa lanak ohikoaz bestelako ikuspuntua proposatzen digu. Zuria eta beltza, zintzoa eta gaiztoa, polizia eta hiltzailea baino ez ditugu ikusten, baina jende gutxik erreparatzen dio grisari, gaizki ematen ez duen gris horretan, orekari eusten diona eta beste bi muturrak taupaka eta bizirik mantentzen dituena.

  • Testua / Texto: Santiago Loza
  • Zuzendaritza / Dirección: Alberto Sabina
  • Antzezlea / Intérprete: Jaime Lorente
  • Antzerki abonamendua
  • Prezioa: 18/12/6 euro
  • Iraupena: 60 m

Online erosketa(Beste leiho batean irekiko da) martxoaren 30eko 10:00etatik aurrera

enlace Sarreren salmentari buruzko informazio orokorra

Informazio gehiago

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.