Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Egokitzea

Hasiera | Informazio praktikoa | Historia | Egokitzea | Kudeaketa | Toki interesgarriak | Hezkuntza | Bisita birtuala

Nork sustatzen eta kudeatzen du Eraztun Berdea?

Ingurugiro Gaietarako Ikastegia izan zen Eraztun Berdearen ideia, diseinua eta egokitzea gauzatu zituena. Gaur egun haren kudeaketa udalaren Lurralde Sailak darama. Beste erakunde batzuen laguntza tekniko, finantzario eta politikoa ere izan da hura egokitu eta garatzeko: beste udal sail batzuk, Europar Batasuna, Ingurumen Ministerioa, Eusko Jaurlaritza eta Kutxabanken Gizarte Ekintza.

Diseinua eta plangintza

Proiektuaren hasierako urratsetan, Eraztun Berdea osatuko zuten gune nagusiak sortu ziren. Plangintzarako irizpide orokorra izan zen hiriaren inguruan zeuden naturguneen arteko konektagarritasun ekologikoa sendotzea eta, ondoren, hiriko gainerako berdeguneekin eta lurraldeko espazio berdeekin loturak sortzea.

Lurraldeak eskaintzen zituen aukerak aztertuta, funtsezkoa iritzi zitzaion Salburuko hezeguneak eta Olarizuko zelaiak lotzeari, alde batetik, eta Zabalganeko eta Armentiako basoak lotzeari, bestetik. Ekialdeko eta mendebaldeko bi korridore horiek Zadorra ibaiarekin, iparraldean, eta Gasteizko mendiekin, hegoaldean, zeuden lotuta, ongi planifikatutako eta leheneratutako korridoreekin. Azken bi gune horiek Kontserbazio Bereziko Leku izendatuta daude.

Eskema horren arabera, Eraztuna osatuko zuten parke nagusiak elkarri lotuta egongo ziren konexio elementuen bidez. Heskaiak, ibaiertzeko basoak eta errekak izango ziren konexio lerroak.

Egokitze lanak

Hainbat proiektu eta jarduera egiten ari dira 1992az geroztik Eraztun Berdea egokitzeko. Hainbat helburu ditugu buruan lanak egitean: natur balioak sustatzea, erabilera publikoa bultzatzea, eta parke nagusiak eta gainontzeko eremu berde eta naturguneak modu eraginkorrean lotzea.

Halaber, parke bakoitzean lan espezifikoak egin dira bakoitzaren aberastasuna, aniztasuna eta konplexutasuna indartzeko eta, kasu batzuetan, haiei lotutako arazoak konpontzeko. Hain zuzen, erabilitako konponbideak integralak izan dira: horrela egokitu dira, besteak beste, Salburuko hezeguneak edo Zadorrako parkearen proiektua. Bi kasu horietan, ingurumen alorreko eta hidrologia alorreko leheneratzea batera egin da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.