Platikak: gizarte hobe baterako elkarrizketak

Platikak hitz egiteko eta ideiak trukatzeko topaketak dira, herritar guztientzat irekiak. Espazio horietan, askotariko pertsonen arteko elkarrizketa eraldatzaileak sustatzen dira (adina, jatorria, egoera sozioekonomikoa...), betiere errespetutik eta adierazpen-askatasunetik abiatuta.

Topaketek gure gizartearentzat funtsezkoak diren gaur egungo gaiak jorratzen ditugu, gure irizpide pertsonala ontzen laguntzeko eta herritarren jokabide arduratsu eta iraunkorrak sustatzeko, besteak beste, ingurumena, kontsumoa, zaintzak eta sexu-aniztasuna bezalako gaietan.

Horretarako, landutako gaian autoritate handia duten pertsonak datoz, ikuspuntu kualifikatua ematen dutenak hainbat ikuspegitatik. Bestalde, moderatzaile batek elkarrizketa eta entzute aktiboa dinamizatzen ditu. Gainera, espazioaren antolaera pertsona guztiak partaide izateko eta topaketan ahotsa izateko pentsatuta dago.

Platikak hiriaren erdigunean (Europa Jauregian) zein auzo mailako Bizan zentroetan antolatzen dira.

Hurrengo Platika

2024ko urriaren 29an (asteartea): "Kale gutxiko jendea ote gara? Belaunaldien artean bizitzen ikasten"

Egindako Platiken bideoak

2019tik, hainbat gai landu dira Platiketan. Horietako batzuk zuzenean eman dira.

Bideo horiek eta beste batzuk Youtuben daude ikusgai(Beste leiho batean irekiko da).

Argazki galeria

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/sets/72157720125197438(Beste leiho batean irekiko da)

Antolatzailea: Gasteizko Bizan Sarea.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.