Azaroak 30, Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna

Azaroaren 30ean Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna(Beste leiho batean irekiko da) ospatzen da. Egun hori 2016tik ospatzen da, Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartearen (AICE)(Beste leiho batean irekiko da) bultzadarekin. Elkarteak, 25 urte baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, urtero eta egun honetan mundu mailan hezkuntzak aldaketarako eragile gisa duen garrantziaz jabetzea eta Hiri-eredu horren aldeko aliatu berriak batzea adostu zuen.

2021eko edizioa: "Hiri Hezitzaileak ez du inor atzean uzten"

2021an Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Egunaren seigarren edizioa ospatuko da. Data, aipatu bezala, 1990ean Hiri Hezitzaileen Gutuna aldarrikatzearekin bat dator, Bartzelonan egindako Hiri Hezitzaileen lehen Nazioarteko Biltzarrean.

Bost edizioetan 20 herrialdetako 313 hirik parte hartu dute, 5 kontinentetan.

https://www.youtube.com/watch?v=be6CQyVdfDk(Beste leiho batean irekiko da)

2020an, halaber, aldarrikapen horren 30. urteurrena ospatu zen(Beste leiho batean irekiko da). Gutuna nazioarteko mugimendu horren sorrera-dokumentua da, eta hezkuntza gizarte-eraldaketarako eta komunitate-bizitza hobetzeko faktore gisa kokatzen duen hiriaren ikuspegia sustatzen du. Urteurren horrekin batera, dokumentuaren bertsio eguneratu berri bat aldarrikatuko da.

Edizio honetarako proposamenak:

  • Adierazpen instituzionala“Hiri Hezitzailezk ez du inor atzean uzten” 2021eko azaroaren 26ko Udalbatzarrean onartua.
  • Erakusketa:"Hiri Hezitzaileen Gutunaren 30 urte, 30 ikaskuntza ". Azaroaren 29tik abenduaren 12ra arte, erakusketa bat aurkeztuko da Vitoria-Gasteizko Autobus geltokian (Euskaltzaindia plazan). Bertan, AICEk argitaratutako Hiri Hezitzaileen 30 ikaskuntzak eta Gutun berria erakutsiko dira. Bide batez, azalduko da nola hautatu zen gure hiria Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarea koordinatzeko 2020-2022 tartean. Erakusketa hau hiriko hainbat espaziotara eramango da 2022ko martxoaren 18ra arte, egun horretan Europa Kongresu Jauregian Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen XV. Topaketa egingo baita. Beraz, erakusketa hau jarraian zerrendatzen diren data eta lekuetan ikusi ahal izango da.
    • Abenduaren 13a. Judimendi Gizarte Etxea (Sefarad plaza)
    • Abenduaren 27a. Antso Jakituna (udal-pergola)
    • Urtarrilaren 10a. Ibaiondo Gizarte Etxea (Landaberde kalea)
    • Urtarrilaren 24a. Hornidura-plaza (Santa Barbara plaza)
    • Otsailaren 7a. Zabalgana Gizarte Etxea (abda. Bratislava, 2)
  • Otsailaren 21a. Iparralde Gizarte Etxea (Zuberoa plaza)
    • Martxoaren 4tik 21era. Europa Biltzar Jauregia
  • Bideoak argitaratzea. AICEko web gunean hainbat ilustrazioak(Beste leiho batean irekiko da) eta mikrobideoak(Beste leiho batean irekiko da) argitaratzen ditu, elkarrekin lan egindako 30 urte hauetan hiri hezitzaileek izandako 30 ikaskuntzen berri emateko. Udal web orria, hezkuntzako youtube kanalean(Beste leiho batean irekiko da) ikusi daitezke Gasteizerako egokitutako bideoak.
  • Azaroaren 26an Hiri Hezitzaileen Gutun berriaren nazioarteko aurkezpenean parte hartzea.

Aurreko edizioak

2020ko edizioa

2019ko edizioa

2018ko edizioa

2017ko edizioa

2016ko edizioa

imágen de la chapa de 30N de 2016

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.