Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Gasteiztxo - Komunikabideak
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Arte eta ikus-entzunezko hezkuntza. Ikus-entzunezko komunikazioa eta komunikazio plastikoa
Azalpena
Egun, ikus-entzunezko baliabideen bitartez, balio eta jarrera batzuk transmititzen dira, eta horiek ideiak, nortasuna eta jokabideak sortzen dituzte, bai pertsonengan eta bai taldeetan ere. Horrek esan nahi du beharrezkoa dela baliabide horien mezua deskodetzea; izan ere, irudiak errealitate bat erakutsi ez ezik, interpretatu ere egiten baitu.
Lantegi hauetan parte hartzen duten ikasleek beren komunikatzeko gaitasunak trebatzen dituzte, komunikabideek erabiltzen dituzten hizkuntzak aztertu eta deskodetuz, mezuak ulertu eta haien adierazpena ahalbideratuz. Horrez gain, gazteei buruz komunikabideek zabaltzen duten irudiaren inguruan hausnarketa egiten da DBHko ikasleekin.
Programako edukiak lantegien bidez landuko dira modu jarraian eta mailakatuan, DBHko maila bakoitzari dagokion lantegiaren bitartez:
MAILA | LANTEGIA | |
---|---|---|
DBHko 1.a | IRRATIA | Izena eman online |
DBHko 2.a | PRENTSA | Izena eman online |
DBHko 3.a | TELEBISTA | Izena eman online |
DBHko 4.a | PUBLIZITATEA | Izena eman online |
Aurkezpen bideoa
Balioak
Prestakuntza, genero berdintasuna eta berrikuntza.
Helburuak
- Publizitatearen eta ikus-entzunezkoen hizkuntzetan emandako mezuak kodetzea eta deskodetzea.
- Komunikabideen eta publizitatearen arloak modu praktikoan ezagutzea.
- Hiriaren ezagutza praktikoa sustatzea.
- Gazteei buruz komunikabideek ematen duten irudia aztertzea.
- Berdintasuna, kulturartekotasuna eta aniztasuna balore gisa lantzea lantegietan.
- Internet ezagutzen laguntzea ikas-prozesuan baliabide gisa erabili dezaten.
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
Antolamendua
- Lekua: prestakuntza saioak ikastetxean bertan egingo dira. Lantegiak, berriz, Hezkuntza Zerbitzuko edo Montehermoso kulturuneko aretoetan egingo dira.
- Egutegia: izena emateko orria bete ondoren lantegiak egiten duen enpresa irakasleekin harremanetan jarriko da aurretiko prestakuntza saioaren eguna zehazteko.
- Ordutegia: lantegiak goizez egingo dira. Prestakuntza saioak, berriz, goizez edo arratsaldez.
- Iraupena: prestakuntza saioak ordubete; lantegiek 5 ordu gehienez.
- Material didaktikoak: lantegi bakoitzerako material didaktikoa, prestakuntza saioan banatuko da.
- Parte hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea. Gutxienez 12 ikasleek parte hartuko dute. Eskatutako gutxienekora iristen ez badira, 2 gela elkartzea gomendatzen dugu.
- Garraioa: dirulaguntza lortzeko ikusi indarrean den deialdia.
- Hizkuntza: euskara edo gaztelania.
Parte hartzeko betebeharrak
- Ordaintzekoa: ez.
- Lekua eta aurrekontua bukatu arte, onartuko dira izena emateko eskaerak. Lekua agortzen denean, eskaerak itxaron zerrendan geratuko dira.
- Epez kanpo jasotako eskaerak, lekurik eta aurrekonturik badago bakarrik onartuko dira.
- Prestakuntza saioak eta lantegiak iraun bitartean, ezinbestekoa da irakaslea bertan izatea taldearen ardura baitauka.
- Izena eman ondoren jarduera egoterik ez badago, Hezkuntza Zerbitzuari jakinaraziko zaio, gutxienez, hiru lan egun lehenago, beste egun batean jarduera egiteko aukera izateko.
- Parte hartzen duten ikastetxeek eta erakundeek, jarduera honetan parte hartzen dutela jakinarazten edo zabaltzen dutenean, Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatzeko konpromisoa hartzen dute.
Informazioa
- Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kultura Saila.
- Helbidea: Frai Zacarias Martinez kalea 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
Harremana
- Javier de Miguel. 945161616. Lzp: 6543. fjdemiguel@vitoria-gasteiz.org
Laguntzaileak
Diario de Noticias de Álava, El Correo, EITB-Radio Vitoria Gasteiz Irratia, RNE, Alea.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.