Gardentasun Ataria - Atariari buruz
Gardentasun-betebeharrak oinarrizko bi arauk ezartzen dituzte:
- 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa (2013ko abenduaren 10eko BOE, 295. zk.).
- 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa (2016ko apirilaren 14ko EHAA, 70. zk.).
Gardentasun 19/2013 Legearen 11. artikuluaren arabera, gardentasun atarian "erregelamenduz ezarritako baldintza teknikoen arabera argitaratuko da informazioa". Hiru printzipio hauen arabera egin behar da hori:
- Irisgarritasuna: dokumentuei eta informazio-baliabideei buruzko informazio egituratua emango da, informazioa errazago identifikatu eta aurkitzeko.
Zentzu horretan, Gasteizko Udalaren web-orriak nazioarteko irisgarritasun estandarrak betetzen ditu, eta etengabe dihardu estandar horiek hobetzen, irisgarritasunaren A hirukoitza lortze aldera. - Elkarreragingarritasuna: argitaratzen den informazio guztia Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalaren (urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuak onartu zuen) eta elkarreragingarritasunari buruzko arau teknikoen araberakoa izango da.
Gasteizko Udalaren sistema informatikoek Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala betetzen dute, eta, hortaz, erakunde hauekin ari gara komunikatzen:- Eusko Jaurlaritza
- Lanbide
- Etxebide
- Arabako Foru Aldundia
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia
- Berrerabilera: sustatuko da argitaratutako informazioa berrerabiltzeko moduko formatuetan argitaratzea, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legean eta hori garatzeko araudian aurreikusitakoaren arabera.
Udal atarian jartzen den informazioaren parterik handiena estandar teknologiko aurreratuenei erantzuten dieten formatuetan egoteaz gain, BY motako Creative Commons lizentziarekin sortzen da edukia (CC BY 3.0 ES), esate baterako, GeoVitoria-Gasteiz-en, eta informazio guztia berrerabiltzeko aukera ematen da. Gainera, hainbat RSS kanal daude, interesdunei izena emateko aukera ematen dietenak.
Nabarmentzekoa da, gainera, udal informazioa sare sozial nagusienen bitartez ere zabaltzen dela (Twitter, Facebook), eta udalak presentzia aktiboa duela Youtube eta Flickr plataformetan.
Gaur egun atariaren diseinua moldagarria da, responsive web design (RWD) kontzeptuan oinarriturik; beraz, irisgarritasunik onena eta edozein motatako gailuekin nabigatzeko aukera bermatzen du (smart TV-rekin, ordenagailuekin, tabletekin edo smartphonekin). Diseinu horrek erabiltzaileek izandako eskarmentua hobesten eta argitaratutako edukien arteko nabigazioa ahalbidetzen du.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.