Hezkuntza erronkak aro digitalean: zabalkunde-bideoa eta irizpide baliabideeen gidaren aurkezpena

2019ko urriaren 18an

II. HANUPari jarraituz, Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuaren helburuetako bat da gurasotasun positiboa sustatzea seme-alaben hazkuntzan eta zaintzan, eta bizimodu osasungarriak bultzatzea zenbait arlotan, hala nola aisialdia, kirola, jolasa, kontsumoa eta kultura.

Teknologia berriak gizarte osora hedatu dira, eta ia ume guztiek dute eskura. Horrek kezka sortu du, erabilera ezegokiak umeen bizitzako lehenengo urteetan izan ditzakeen ondorioak eta eragina direla eta; hain zuzen ere, zenbait ikerketak eta azterlan zientifikok gomendatzen dute 2 urtetik beherako umeek ez dezatela inolako kontakturik izan gailu elektronikoekin.

Kezka horren aurrean familiei laguntzeko asmoz, elkarren osagarri diren bi tresna landu dira: batetik, zabalkunde-bideoa; bestetik, Amaita, bideo-jokorik onena zarete: haren askatasuna zuen esku dago (pdf) izenburua duen irizpide eta baliabideen gida. Haurrek pantailarik erabili behar duten erabakitzen lagundu nahi digu baliabide horrek, familiek eta hezitzaileek gaiaz zer jakin eta zer egin behar dugun laburtzen baitu.

Zabalkunde-bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=N_gZH2hXBDw(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: