Antzokian, gogoan izan...
Erabilera baldintzak:
- Sarrerak ondo begiratu erosteko unean, gerora ezingo baita sarrerarik trukatu edo itzuli.
- Antzokira sartzerakoan egiaztatu behar da deskontua izateko eskubidea.
- Ikuskizuna hasi baino 20 minutu lehenago zabalduko dira ateak.
- Antolatzaileek ikusleen kokapena alda dezakete, ikuskizunak hala behar izanez gero/ikuskizunaren beharretara egokitzeko.
- Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Ikusleei eta antzezleei enbarazu ez egitearren, saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu atsedenaldira arte, halakorik bada.
- Galarazita dago grabazioak eta argazkiak egitea, zuzendaritzaren baimenik gabe.
- Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan.
- Pisuzko arrazoirik izanez gero, iragarritako ikuskizunak ordezterik izango dute antolatzaileek. Halakoetan, dirua itzuli edo sarrera trukatuko da.
- Telefonoak eta soinua ateratzen duten bestelako tresnak itzali egin behar dira.
- Areto honek larrialdietarako plana du.
- Areto guztietan eserlekuak daude mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat (sarreren erreserbak ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenagotik):
- Principal Antzokian: 20 leku.
- Federico García Lorca antzokian: 4 leku.
- Jesús Ibáñez de Matauco antzokian: 6 leku.
- Félix Petite antzokian: 6 leku
- Areto guztiek larrialdietarako plana dute.
- Principal antzokiak badu desfibriladorea atondoan.
- Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik 0-3 urte arteko haurrentzat ez diren emanaldietan.
- Etxe-animaliak ezin dira sartu.
- Eskuragarri dituzu sarrerei buruzko ohiko galderak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.