Ekintzailetza - Negozio edo enpresa bat sortzeko baliabideak
Ekintzaileak funtsezkoak dira gure lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialerako, eta badakigu batzuetan nahasmenari eta prestakuntza- eta finantza-laguntzaren beharrari aurre egin behar izaten dietela. Ekintzailetzari Laguntzeko Plan Integralaren bidez, Gasteizen ekintzailetza bultzatzen dugu, enpresa-proiektuak abian jartzeko ekintzak eta programak garatuz, modu integral eta pertsonalizatuan.
Zure enpresa sortzen esperientzia baduzu edo zure lehen negozioa irekitzeko prest bazaude, zer urrats eman behar dituzun jakiten lagunduko dizugu, enpresak sortzeko laguntzei edo jarduerari ekiteko egin behar dituzun izapidei buruzko informazioa emanez, besteak beste.
Enpresa bat sortzeko informazioa eta aholkularitza
Ekintzaileentzako informazio- eta aholkularitza-zerbitzuak beharrezko laguntza emango dizu negozio bat irekitzeko funtsezko urratsak emateko. Doako zerbitzu horrekin 10 orduko aholkularitza pertsonalizatua izango duzu zure negozio-ideia enpresa-proiektu bilakatzeko.
Ekintzaileentzako prestakuntza eta enpresa-jardunaldiak
Enpresak sortzeko ikastaroak eta ekintzailetza-tailerrak antolatzen ditugu, enpresa-proiektu baten bideragarritasunaren azterketarekin eta garapenarekin lotutako edozein alderdiri buruzkoak. Baita enpresa-jardunaldi eta -tailerrak ere. Laguntzailea: SECOT, Enpresa-aholkularitzako boluntariotza seniorra.
Gasteizko Udaleko Enpresa-Zentroen sareari buruzko informazioa, hirian enpresa sortu berriak instalatzea errazten duen egonkortasun-ingurune bat eskaintzen dizuna. Baita beste baliabide publiko eta coworking espazio batzuk ere.
Networking asteazkenak: emakume ekintzaile eta enpresaburuak konektatzen
Gasteizko Udalaren ekimena da, harreman sarea handitu eta, aldi berean, emakume eta enpresaburuaren ikuspuntu bikoitzetik beren esperientziak partekatu nahi dituzten emakume ekintzaileei zuzendua..
Enpresa bat sortzeko informazioa, gomendioak, tresna erabilgarriak eta izapideak biltzen dituen gida. Izan ere, enpresa eratzea eta irekitzeko lizentzia, enpresaren egitura juridikoa, finantzaketa-tresnak eta laguntzak funtsezko alderdiak dira negozio bat sortzeko prozesuan.
Ekintzailetza sustatzera, ekintzaileen artean gogoeta egitera, informazioa eta ezagutza trukatzera eta Araban espiritu ekintzailea sustatzeari aintzatespena ematera gonbidatzen duten prestakuntza- eta topaketa-jarduerak eta kanpainiak.
Ekintzailetzaren eta gizarte-berrikuntzaren arloan negozio-aukerak abian jartzeko prestakuntza-, aholkularitza- eta laguntza-programa. Gainera, gizarte-eragina duten proiektuen arloan sentsibilizatzeko eta sarea sortzeko lantegiak.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondokoen ikasleei (batxilergo eta goiko graduko ziklo) zuzendutako hitzaldi sorta. Honetan, kontzeptu eta garrantziari buruzko gogoetako jarraibideak ematen dira jarrera ekintzailea bizitzaren eremu guztietan mantentzeko.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak
Herritarren Postontziaren
bidez.