Enpresak - Enpresentzako zerbitzuak

Gasteizko produkzio ehuna lehiakorra eta berritzailea izan dadin, eta inguru ekonomiko globalizatuari egokitzeko ahalmena izan dezan, Gasteizko Udalak hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie enpresei, besteak beste, enpresa-kudeaketako diagnostikoa eta aholkularitza, enpresak sendotzeko programa eta digitalizazioarekin eta zibersegurtasunarekin lotutako zerbitzuak.

Prestakuntza, jardunaldi eta topaketen egutegia kontsultatu eta ekonomiaren sustapenerako buletin digitalean izena emateko aukera baliatu ezazu.

Zerbitzuak

Enpresak sendotzeko programa

Enpresak sendotzeko programak merkatu berriak bilatzen dituzten edo estrategia, marketina, finantzak eta antolamendua eta pertsonak bezalako arloeta lehiakortasuna hobetu nahi duten enpresei zuzenduta dago.

Informazio gehiago

Enpresa-kudeaketako diagnostikoa eta aholkularitza

Aholkularitza eta laguntza espezializatuko zerbitzu honek, inolako kosturik gabe, enpresei laguntzen die enpresa-kudeaketa eraginkorragoa garatzen, beren ingurunera egokitzeko gaitasuna handitzen eta lehiakortasuna indartzen.

Informazio gehiago

Belaunaldi-erreleboan laguntzeko zerbitzua (Lan-mentoring)

Lan Mentoring

Enpresa txiki eta ertainei laguntza espezializatua eta doakoa emateko zerbitzua, beren plantilletan edo, zehazkiago, beren negozioarentzat kritikoak diren lanpostu jakin batzuetan belaunaldi-erreleboa arrakastaz nola egin behar duten arduratzen direnak, ezagutza modu egokian transferitu eta konpainian jarrai dezaten.

Informazio gehiago

Kudeaketa aurreratuaren programa | Innova Empresa

Kudeaketa aurreratuaren programak prestakuntza praktikoa eta banakako orientazioa eskaintzen die enpresei, lehiakortasuna hobetzeko eta egoera berrietara eraginkortasun handiagoz egokitzeko oinarriak finkatzen dituen kudeaketa-eredua praktikan jartzerako orduan.

Informazio gehiago

Kultura eta Sormen Industrien (KSI) sektoreari zuzendutako aholkularitza espezializatua

Jornada en el Centro de Empresas del Casco Medieval

BDCCren (Basque District of Culture and Creativity) eskutik, Kultura eta Sormen Industrien (KSI) sektoreko enpresa eta profesionalei zuzendutako doako aholkularitza espezializatua, egungo merkatuaren eta testuinguru ekonomikoaren arabera haien lehiakortasunean eta pro-fesionalizazioan hobetzeko beharrezkoak dituen ezagutzaz eta tresnez hornitzeko.

Informazio gehiago

Digitalizazioa

Enpresei zuzendutako lantegi teknologikoen bidezko digitalizazioko aholkularitza-zerbitzua da. Bertan, enpresek interneteko posizionamendua hobetzeko, salmenta kanal berriak ireki edo gailu mugikorrak erabiltzerako orduan aukera ezberdinak jorratzen dira, besteak beste. Laguntza zerbitzu presentziala edo telematikoa eskaintzen du, landutako soluzio teknologikoak ezartzeko.

Informazio gehiago

Zibersegurtasunari buruzko prestakuntza eta diagnostikoa

Zibererasoei aurrea hartu eta zibersegurtasunaren arloko neurriak eta erabakiak har ditzaten orientabidea. Zibersegurtasunari buruzko jardunaldiak ere antolatzen dira, enpresa-mota guztiei zuzenduta.

Informazio gehiago

Nazioartekotzeko laguntza

Itun Berdeko Komunitateko ETEei zuzendutako nazioartekotze-ekintzetan laguntzeko programa honek, besteak beste, nazioarteko azoketara, networking-topaketetara eta misio komertzialetara joateko laguntza eskaintzen du.

Informazio gehiago

Berrikuntzarako diagnostikoa

Enpresei beren berrikuntza-prozesuko diagnostikoa egitean datza, enpresen lehiakortasun-gaitasunak hobetzen laguntzeko eta berrikuntzaren arloko erronkei eta premiei irtenbideak eskaintzeko.

Informazio gehiago

Enpresentzako bitartekaritza laborala

Enpresentzako bitartekaritza laboralaren zerbitzuak langileak hautatzea behar duten enpresei hautagai egokiak aurkitzen laguntzen die modu azkar eta erosoan eta kostu ekonomiko erantsirik gabe.

Informazio gehiago

Dirulaguntzak

Enpresentzako dirulaguntzak

Enpresak sortu, finkatu, lehiakortasuna hobetu eta modernizatzearekin lotutako alderdiak indartzeko dirulaguntzen deialdiak.

Informazio gehiago

Ekonomia berdea eta zirkularra

Innova Circular programa

Innova Circular programa beren egoera aztertu, erabaki-giltzarriak hartu eta ekonomia zirkularraren arloko erronka arauemaile, tekniko eta estrategikoei aurre egiteko prestatu nahi duten enpresei zuzenduta dago. .

Informazio gehiago

Itun Berdearen Komunitatea

Itun Berdea hainbat enpresez eta enpresa-arloko erakundeez osatutako komunitate bat da. Komunitateko kideak baliabide natural gutxiago eskatzen dituzten eta klima-eragin txikiagoa duten negozio-ereduetarako trantsizioan ari dira lanean.

Informazio gehiago

Enpresentzako energia-aholkularitza

Ekonomia berdearen irizpideei helduz Gasteizko industria-garapena sustatze aldera, udalak energia-aholkularitzako doako zerbitzu hau eskaintzen die industria-enpresa txiki eta ertainei, argiaren eta gasaren fakturetan kostuak aurrezteko, berotegi-efektuko gasak murrizteko eta karbono-aztarna kalkulatzeko, instalazioaren azterketa pertsonalizatua eginez.

Informazio gehiago

Gasteiz: zure proiektua garatzeko eszenatokia

Hiri Laborategia

Gasteizko Hiri Laborategia programak aukera ematen die proiektu teknologiko jasangarri edo berritzaileak dituzten enpresei testuinguru errealean esperimenta dezaten.

Informazio gehiago

Film Office Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteiz Film Office doako zerbitzu publikoa da, Gasteiz bere filmazioen agertoki gisa aukeratzen duten ikus-entzunezko produkzioak sustatu eta laguntzeko.

Informazio gehiago

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.