Bisita birtuala(Beste leiho batean irekiko da)
María de Maeztu·auditoriuma da, zalantzarik gabe, Jauregiko harribitxirik preziatuena: eremu moderno eta atsegina da, ezin hobea bilkurak, ospakizunak edo eszenategia behar duten ekitaldiak egiteko.
María de Maeztu entzunaretoa– Fitxa
Informazioa eskatu
María de Maeztu (1881 – 1948). Irakaslea, pedagogoa, eskolako zuzendaria eta hizlaria izan zen. Ramiro de Maezturen eta Gustavo de Maeztu margolariaren arreba. Magisteritza eta Zuzenbidea ikasi zituen eta Europako hainbat herrialdetan burutu zituen ikasketak. Emakumeentzako hezkuntza librearen eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren defendatzaile leiala.
Madrilen Andereñoen Nazioarteko Egoitza sortu zuen, non Lorcak, Azorínek eta Ortega y Gassetek solasaldietan parte hartu zuten, azken honen ikasle izan zelarik. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Argentinara joan zen bizitzera, eta bertan jarraitu zuen irakaskuntzan. Mar de Platan hil zen.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.