María de Maeztu entzunaretoa - Europa Biltzar Jauregia
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72157719453875163María de Maeztu·auditoriuma da, zalantzarik gabe, Jauregiko harribitxirik preziatuena: eremu moderno eta atsegina da, ezin hobea bilkurak, ospakizunak edo eszenategia behar duten ekitaldiak egiteko.
Fitxa teknikoa
- Edukiera: 721 besaulki.
- Azalera: 567 m2.
- Agertokia: 147 m2.
- Kokapena: beheko solairua.
Ekipamendua
María de Maeztu entzunaretoa– Fitxa
- Megafonia: mahaia (5 mikrofono). Monitorea atrilean (2 mikrofono). Haririk gabeko 2 eskuko mikrofono. Haririk gabeko 5 diadema mikrofono.
- Aldibereko itzulpengintza: aldibereko itzulpenerako 2 kanal.
- Proiekzioetarako tresnak: pantaila motorizatu bat (800 x 600 cm). Proiekzioetarako kanoi bat (16.000 lumen HD). 46 hazbeteko monitore bat agertokian. 3 monitore mahaian.
- Argiztapenerako tresnak: ETC Element mahaia. ETC Source Four 14 LED zati. ETC Color Source CE Par 9 LED pare.
- Internet: kable bidez hizlarien mahaian. WIFIa aldez aurreko autoerregistroarekin.
- Streaming.
Informazio gehiago
- Aretoak erabiltzeko tasak
- Harremanetarako: +34 945 16 15 20 | congrestur@vitoria-gasteiz.org.
Entzunaretoaren izenaren jatorria
María de Maeztu (1881 – 1948). Irakaslea, pedagogoa, eskolako zuzendaria eta hizlaria izan zen. Ramiro de Maezturen eta Gustavo de Maeztu margolariaren arreba. Magisteritza eta Zuzenbidea ikasi zituen eta Europako hainbat herrialdetan burutu zituen ikasketak. Emakumeentzako hezkuntza librearen eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren defendatzaile leiala.
Madrilen Andereñoen Nazioarteko Egoitza sortu zuen, non Lorcak, Azorínek eta Ortega y Gassetek solasaldietan parte hartu zuten, azken honen ikasle izan zelarik. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Argentinara joan zen bizitzera, eta bertan jarraitu zuen irakaskuntzan. Mar de Platan hil zen.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.