Donejakue bidea - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Erdi Aroan, oso ezaguna egin zen Santiagorako erromesaldia Gasteizetik egitea, bide frantsesaren ordezko gisa. Gaur egun, Barrualdeko Euskal Bidearen zati da bide hori; hots, Irun Burgosekin edo Santo Domingo de la Calzadarekin lotzen duen ibilbideari dagokio, eta, bertan, Gasteiz nahitaezko geralekua da.
Ezinbestekoa
- Hiriko Santiago bidetik paseatzea, ospitaleak, tenpluak eta abar ikusiz.
- Donejakue bidearen etapa batzuk Araban egitea.
- Aurkitu Peregrinoaren estatua Etxanobe lorategietan, sekuoia luze baten enborrean baitago zizelkatuta.
- Armentiako San Prudentzio basilikaren elizpeko Erdi Aroko irudiak behatzea.
- Hiriari Erromesen ibilbidetik esatea agur.
Donejakue bidea Gasteizetik
Informazio gehiago izateko
Arabako Donejakue Bide Lagunen Elkartea
- Zapatari kalea 85, behea. 01001 Vitoria-Gasteiz (Araba)
- Telefonoak: 945 144 794 / 609 472 446
- info@alavacaminodesantiago.org
- www.alavacaminodesantiago.org
- Arreta-ordutegia: astearteetan eta ostegunetan, 18:30etik 20:30era.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.