Ikerlan eta estatistikak - Hiri adierazleen sistema

Ekonomia eta negozioak - Ikerlan eta estadistikak

Hiri adierazleen sistemak Gasteiz hiriaren eta hiriak izan duen bilakaeraren berri emateko estatistika datuak eskaintzen ditu, ikuspegi zabal batetik. Informazio sistema honek 250 adierazletik gora hartzen ditu barne, hiru atal handitan egitaratuta: lurraldea eta ingurumena, giza kohesioa, eta ekonomia eta lehiakortasuna. Hauetako bakoitza, halaber, talde eta azpitaldetan banatuta dago, erabiltzaileak informazioa errazago aurki dezan. Hiri adiezlareen sistemari buruzko informazio gehiago pdf.

flecha Sisteman sartzea(Beste leiho batean irekiko da)

Sistemak ematen dituen aukerak:

  • Datuak formatu eskuragarrietara eramatea.
  • Adierazle jakin bat denboran zehar grafikoki aztertzea.
  • Adin-piramideak sortzea.
  • Gaikako mapak fitxategi grafikoetan gordetzea, erabiltzeko.
  • Gaikako mapak fitxategi bektorialetan gordetzea, erabiltzeko.
  • Gaikako mapak kml fitxategietan gordetzea, editatzeko.
  • Gaikako mapak Google Maps-en kartografian ikusaraztea.
  • Lurraldearen hautaketa pertsonalizatua egitea, lurralde- eta gai-eremu desberdinetako datuak uztartu ahal izateko.
  • Oinarrizko kartografiatik abiatuta, gaikako kartografia partziala sortzea.

Informazio sistema honek estatistika informazioa "nahi erara" erabiltzeko aukera ematen dio erabiltzaileari, eskuratu nahi duen informazioa modu erabat didaktikoan aukeratuz.

Adierazle gehienek Gasteizko udalerriari erreferentzia egiten badiote ere, eremua mugatu egin daiteke -lurraldeka, auzoka edo eremu ekonomikoka-, edo eremu handiagoetara zabaldu informazioa aurkitzeko -Araba edo Euskadi osoa, esaterako.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: