130 taldek baino gehiagok jo nahi dute Falerinan Andre Maria Zuriaren jaietan
2025eko martxoaren 24an argitaratua
136 musika-taldek eman dute izena Vitoria-Gasteizko musika-taldeen proposamenak jaso ahal izateko Kultura Zerbitzuak otsailean bideratu zuen deialdian. Helburua da izena eman dutenen artean Andre Maria Zuriaren jaietan Falerinan antolatuko diren kontzertuak aukeratzea eta data horietan eta beste batzuetan egingo diren emanaldietarako datu-basea osatzea.
Izena eman duten taldeen artean, era guztietako musika-estiloak daude: rock, latino, folk, jazz, rap, soul, trap reggaetoia, house, punk, pop, indie… Gainera, haietako % 63k, haien abestien zerrendan, euskarazko abestiak dituzte.
Taldeen osaerari erreparatzen badiogu, gehienak 2 eta 5 partaide artekoak dira, eta 8 solistak. Gainera, taldeen % 45ek emakumezkoak dituzte partaideen artean.
Esperientziari dagokionez, taldeen % 16k azken bost urteotan bost kontzertu baino gutxiago egin dituzte. Beste muturrean dago 100 toki baino gehiagotan jo duten taldeen % 8.
Hurrengo pausoak
Hemendik aurrera, Kultura Zerbitzuak jasotako datuak erabiliko ditu kalitatezkoa, anitza eta espazio eta data horietara egokitutako kartela eskaintzeko. Udala aukeratutako taldeekin harremanetan jarriko da Andre Maria Zuriaren jaietan Falerina lorategian joko duten taldeen programazioa antolatzeko, eta Aste Santu aurretik emango dute behin betiko kartelaren berri.
Gainera, deialdi honen bidez osatu duten datu-basea kontuan hartuko da hurrengo Andre Maria Zuriaren jaietarako eta Kultura Zerbitzuak antolatutako beste programa batzuetarako.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.