Kontzertua: Tatta & Denso

  • 2025/08/08
  • 23:00
  • Aihotz plaza
  • Publiko guztiak

Azken urteetako euskal panoraman lekua egin du Tatta arrasatearrak. Genero urbanotzat har daitezkeen estilo ezberdinak menperatzeagatik nabarmendu da eta gaitasun harrigarria duela erakutsi du estiloen artean mugitzeko.

14 urte baino ez zituen lagun eta ingurukoekin rapeatzen eta idazten hasi zenean. Geroago hasi zen abestiak grabatzen eta 2019an Denso ekoizlearekin aliatu, eta singleak modu independentean argitaratzeari ekin zion. Harrezkero, Malakias, Etxepe, Mutiko edo Bengo bezalako euskal artista askorekin kolaboratu du.

2024aren hasieran “Martin” (Balaunka, 2024) aurkeztu zuen, Tattaren iraupen luzeko lehen lana, eta Gaztearen 2023ko abesti onenaren saria irabazteko eta estatuko areto eta jaialdietan lehen urratsak emateko balio izan dio. Gainera, 2025eko BBK Live jaialdirako lehen baieztapenetako bat da.

Sarbide mota

Sarrera doan

Informazio gehiago

Non

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.