Berankorren zerrenda
- Kontzeptua
- Zor bat inskribatu ahal izateko baldintzak
- Zor bat berankorren fitxategi batean inskribatu ahal izateko aurretiazko baldintzak
- Datuak sartu aurretik hartzekodunak zordunari informazioa eman beharra
- Zorra ordaintzeko aurretiko errekerimendua
- Zorduna berankorren fitxategi batean sartu dela jakinaraztea
- Zor hori auzi bateko gai ez izatea
- Zorraren antzinatasuna sei urtetik beherakoa izatea
- Fitxategian ezin sartzea froga kontraesankorren bat dagoenean
- Eragindako pertsonaren gaur egungo egoera islatzea
- Berankorren zerrenda nagusiak
- Lotura interesgarriak
- Araudia
Kontzeptua
Pertsona fisikoek nahiz juridikoek bete ez dituzten ordainketak erakusten dituzten erregistroak dira. "Ondare-kaudimenari eta kredituari buruzko informazio-zerbitzuak" ere esaten zaie.
Zor bat berankorren fitxategi batean inskribatu ahal izateko baldintzak
Zordunen datuak fitxategi horietan sartu ahal izateko, beharrezkoa izango da baldintza batzuk betetzea:
Datuak sartu aurretik hartzekodunak zordunari informazioa eman beharra
Kontratua gauzatzen den unean eta, bereziki, ordainketa gauzatzeko aldez aurreko eskakizuna egiten den unean, hartzekodunak informazioa eskaini beharko dio zordunari, eta ezarritako epe horretan ordainketa gauzatzen ez baldin bada, eta jarraian ezarritako baldintzak betetzen badira, gauzatu gabeko ordainketari buruzko datu horiek diru-obligazioak bete edo ez betetzearen inguruko fitxategiei jakinarazi ahal izango zaizkie.
Aldez aurretik benetako diru-zor bat egotea, epemugara iritsia eta eska daitekeena, ordaindu gabe dagoena.
Fitxategi mota honetan sartu ahal izango dira, aldez aurretik benetako diru-zor bat dagoenean, epemugara iritsia eta ordaindu gabe dagoena. Legean ez da gutxieneko zenbatekorik ezartzen berankorren erregistroan sartu ahal izateko.
Zorra ordaintzeko aurretiko errekerimendua
Dagokionari ordainketa egiteko obligazioa aldez aurretik bete dezala eskatu behar zaio, hala egokituz gero.
Zorduna berankorren fitxategi batean sartu dela jakinaraztea
Zorduna berankorren fitxategi batean sartu dela jakinarazi behar zaio.
Fitxategiaren arduradunak obligazioa du interesatuei horren berri emateko, "baldin eta fitxategietan izaera pertsonaleko datuak erregistratu bazaizkie, erregistro hori egin denetik 30 eguneko epean, bertan sartu izanari buruzko aipamena eginez".
Bitarteko fidagarri, ikuskagarri eta entitate jakinarazlearekiko independente bat erabiliz egin beharko da jakinarazpen hori, bidalketak benetan egin izana egiaztatzea ahalbidetuko diona.
Beharrezkoa izango da fitxategiaren arduradunak ezagutu ahal izatea jakinarazpen hori arrazoiren bategatik itzuli egin ote den, eta hala izanez gero, ezingo du interesatu horri dagozkion datuen tratamendurik egin.
Hartzaileak bidalketa jasotzeari uko egin izanaren ondorioz egindako itzulketa ez da arrazoi nahikotzat hartuko interesatu bati buruzko datuen tratamenduari ekitea ezinezkoa izateko.
Datuak sartu izanari buruzko jakinarazpen hori itzuliz gero, fitxategi komunaren arduradunak entitate hartzekodunarekin batera egiaztatuko du jakinarazpena egiteko erabilitako helbidea bat datorrela bezeroarekin kontratu bidez jakinarazpenetarako itundutakoarekin, eta entitateak ez badu datu hori zehaztasunez egiaztatzen, ez da bidezkoa izango datuen tratamenduari ekitea.
Zor hori auzi bateko gai ez izatea
Zordunek erreklamazioren bat jarri baldin badute erreklamatutako zor hori zalantzan jarriz, horrek eragotzi egingo du erreklamazio judizial, arbitral edo administratibo bat jarria duten zorrak berankorren fitxategi komunetan aldez aurretik sartzea, edo finantza-zerbitzuen kasuan, ez bada erreklamaziorik aurkeztu finantza-bezeroaren defentsarako Ordezkarien Araudian aurreikusitako hitzetan, hartzekodunak erreklamazio horren berri izan duenetik hasita, edo lehenagotik horrelakorik sartu baldin bada, aipatutako fitxategi horretatik datuak ezabatzeari edo baja emateari ekin beharko zaio.
Zorraren antzinatasuna sei urtetik beherakoa izatea
Sei urteko epe hori, zorraren ordainketari ekin behar zitzaion egunetik edo obligazio hori iraungi zenetik edo, hura aldizka iraungitzekoa izanez gero, epe zehatzetik aurrera hasiko da kontatzen.
Fitxategian ezin sartzea froga kontraesankorren bat dagoenean
Fitxategi horietan ezingo da sartu aldez aurretik ezarritako baldintza horietakoren batekin itxuraz kontraesanean dagoen froga dokumentalaren susmorik duen datu pertsonalik.
Hartzekodunak edo bere kontura edo interesetarako diharduenak fitxategi komunaren arduradunaren esku eta Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren esku jarri eta gorde beharko du aurreko betebehar horiek bete direla egiaztatzen duen dokumentazio nahikoa, baita horren eskakizuna ere.
Eragindako pertsonaren gaur egungo egoera islatzea
Datuek, gainera, eragindakoaren egungo egoera islatu beharko dute, eta ez da onargarria izango bere obligazioa benetan bete duen bezero bati buruzko datuak fitxategi barruan sartzea. Horrenbestez, Lege Organikoak debekatu egiten ditu "zero saldoak" deiturikoak, informazioa ematea eta iraganeko zorrak gogoraraztea beste xederik ez duelako datu hori fitxategi baten barruan irauteak.
Gainera, interesatuak eskatzen duenean, tratamenduaren arduradunak datuak jakinaraziko dizkio, baita azken sei hilabeteetan horri buruz jakinarazi ahal izan diren gainerako ebaluazio eta balioespenak ere, eta datu horiek ezagutarazi zaizkion pertsonaren edo entitatearen izena eta helbidea.
Zorra ordaintzeak edo kitatzeak horri buruzko datu guztiak berehala baliogabetzea dakar.
Berankorren zerrenda nagusiak
- RAI Registro de aceptaciones impagadas
- ASNEF-EQUIFAX Asociación Nacional de Establecimientos Financieros de Crédito
- SEIDO Información técnica de crédito
- CCI Centro de Cooperación Interbancaria.
Lotura interesgarriak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.