Musika tailerra familian 2026/04/11 11:00 - 11:35 El Pilar gizarte-etxea (Haur-liburutegia) Haurrak Euskara Txikienei zuzendutako musika-bizipena, seme-alaben eta gurasoen arteko lotura afektiboa sendotzeko eta musikarekiko interesa pizteko pentsatua Sarbidea Izena emateko datak Noiztik: 2026/03/28 10:00 Noiz arte: 2026/04/11 10:30 Aurrez aurreko izen-emateak: Aurrez aurreko izen-emateak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere egin daitezke, frontoietan izan ezik. Prezioa: Bazk.: 1,00 € / Ez bazk.: 1,70 € Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu. Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da. Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea. Egiaztatu datuak izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik. Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu. Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe. Informazio gehiago Artistak: Susana Cencillo Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2026ko otsailetik maiatzera bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan, edo deskargatu liburuxkak: Gazte eta helduentzako jarduerak Haur eta familientzako jarduerak
Lotutako informazioa Gizarte etxeetako eta kirol instalazioetako ekitaldien agenda Pilarreko gizarte etxeko eta San Andres kiroldegiko jardueren egutegia Ekitaldien agenda Agenda kulturala Udal Liburutegi Sarearen agenda