Nekazaritza eta paisaia balioko (AV-AP), nekazaritza balioko (AV-AG) eta nekazaritza balio bereziko (AV-AE) eremuetarako arauei dagokienez Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean egin nahi den egiturazko xedapen-aldaketari buruzko aurretiko kontsulta publikoa

Noiz: 2017ko abenduaren 15 era arte

Cómo: Posta elektronikoz

2017ko maiatzaren 12ko erabakiak hasiera eman zion aldakuntza tramitatzeari, eta Herritarrek Parte-hartzeko Programan pdf aurreikusten denaren arabera, kontsulta publikoa ireki zen hala nahi zuten herritarrek, antolakundeek eta elkarteek iritziak eta ekarpenak egiterik izan zezaten ondoren azaltzen diren alderdiei buruz.

a) Planaren aldakuntzaren aurrekariak

GASTEIZKO UDALERRIKO LEHEN SEKTOREARI BURUZKO MAHAI TEKNIKOAK hainbat saio izan zituen 2010ean eta 2011n. Lantalde teknikoa UAGAko, nekazaritza kooperatibetako eta Hirigintza Saileko ordezkariek osatzen zuten.

Mahaiak sektorearen eskariak bildu eta Hirigintza Sailak horien inguruan zuen jarrera teknikoa jasotzea zuen xede, ondoren, sor zitezkeen proposamenak udalbatzari helarazteko.

Egungo arauek lehen sektoreari jartzen dizkioten mugak zehaztu ziren eta berariaz landu ziren nekazari eta abeltzain partikularrei eta kooperatiboei zegozkienak. Honakoak aztertu ziren, besteak beste: eraikuntzaren garaiera, gutxieneko lursaila, eraikigarritasuna, pabilioien azalera, ustiapenaren lotura-erradioa, ...

Kooperatiboen beharrei erantzuteko aldatu egin zen Hiri Antolamenduko Plan Orokorra, eta bi eremu mugatu, non kategoria berria aplikatu beharra zegoen.

ACOVIk ere hainbat eskaera egin zituen, eta nekazaritza eta paisaia balioa duten eremuetan ere esku hartzeko eskatzen zuen, eraikuntza parametroak eta erabileren erregulazioa beste eremu batzuekin batzeko, kategoria bakarra sortuta, eta abeltzain-ustiapenak ezartzea eta horiek bizirautea baimenduta.

Nekazari partikularren kasuistikari eragiten zioten parametroak kontuan hartuta, horien eztabaidak beste aldaketa bat ekarri behar zuela erabaki zen.

b) Planaren aldaketarekin konpondu nahi diren arazoak

Egungo araudia ez da egokia sektorearen beharretarako eta horri aurre egin nahi zaio nekazarien eskaerei erantzunez.

Halaber, ustiapenak bertan behera gera daitezela saihestu nahi da, eta jardueraren euskarri den lurrari balioa eman eta zaindu.

c) Hori onesteko premia eta egokitasuna

Plan Orokorra aldatu beharra dago nekazaritza eta paisaia balioko, nekazaritza balioko eta nekazaritza balio bereziko eremuetako lurzoru urbanizaezinetarako esku-hartze parametro berriak ezartzeko, horien araudiak bat datozen arloetan.

Aldaketa egokia da badelako Gasteizko udalerriko lurzoruaren kudeaketarekin zerikusia duten agenteek aldez aurretik egina duten lana.

d) Arauaren helburuak

Berriz zehaztea hainbat eraikuntza parametro: eraikuntzaren garaiera, gutxieneko lursaila, eraikigarritasuna, ustiapenaren lotura-erradioa, hiriguneetarako distantzia... , eta jarduerek berek izandako bilakaeratik eratorritako egungo beharretara egokitzea.

Nekazaritza eremuetako nekazaritza eta abeltzaintza biziraupena erraztea, horien garapena erraztuz, nukleoen elementu bultzatzaile eta ingurunearen babesle gisa.

e) Posible diren bestelako konponbideak, dela arauak bitarteko, dela halakorik gabe

Ezinbestekoa da HAPO aldatzea lurzoru urbanizaezinen erabilerarekin lotutako agenteen eskariei erantzuteko.

Eskariei ez erantzuteak eta egungo egoera gutxienez Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusi arte mantentzeak lurzoru urbanizaezinerako ekimen berriak atzeratzea lekarke, eta arriskuan jar lezake inguru horretako nekazaritza eta abeltzaintza arloko jardunen bideragarritasuna.

Herritarren ekarpenak

Herritarrek ez dute ekarpenik egin aurretiko kontsulta publikoan. Beraz, aurrera jarraituko du Hirigintza Saileko Plangintzarako eta Hirigintza Antolamendua Gauzatzeko Zerbitzua idazten eta izapidetzen ari den aldakuntzak.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: