Udal hezkuntza jarduerak - Erantzukizun sozialera hurbilduz
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Deskribapena
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoko ikasleei zuzendutako informazio-saioak (batxilergoa eta goi-mailako zikloak). Horietan, erabakiak hartzean gizarte-erantzukizuneko tresnak aplikatzeari buruzko zenbait kontzeptu eta hausnarketa-jarraibide ematen dira. Besteak beste, errespetua, konfiantza, lankidetza eta zintzotasuna dira arrakastaren oinarria.
Balioak
Errespetua, konfiantza, lankidetza, zintzotasuna, gizonen eta emakumeen arteko komunikazioa eta berdintasuna.
Helburuak
Gure eguneroko erabakiek eta ekintzek ingurunean duten eraginaz kontzientziatzea.
Planteatutako helburuak (ekonomikoak barne) lortzeko erabakiak hartzerakoan etikak eta balioek duten garrantzia ezagutzea. Komunikazioan eta lankidetzan oinarritutako enpresa-kultura sustatzea.
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa (Batxilergo eta goiko graduko zikloa).
Antolamendua
- Lekua: ikastetxean.
- Egutegia: ikastetxearekin adostu beharrekoa.
- Ordutegia: hitzartzeko.
- Iraupena: 90 minutu.
- Materialak: ordenagailu eta proiektagailua.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: gela bat.
- Hizkuntza: Gaztelania eta euskara
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena ematea: on line.
- Ordaintzekoa: ez.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
- Antolatzailea: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoaren Saila.
- E-posta: infoempresas@vitoria-gasteiz.org
- Telefonoa: 945 16 16 16 (luz. 4388)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.