Zaramaga Biziberritzeko Planaren esparruan, auzoa hobetzeko gizarte-proiektuak garatuko dira.
Gazteak Zaramagarako proiektuetan inplikatu zitezen eta inplikatu ahal izateko proposamen zehatzak identifika zitzaten (eta, horrela, beren auzoa pertsona guztientzat erakargarriagoa izan zedin) metodologia berritzaileekin parte hartzeko prozesu bat egin zen. Prozesu horretan, auzoko irakaskuntza-zentroetako 400 gazte inguru inplikatu dira: Koldo Mitxelena, Francisco de Vitoria, Odón de Apraiz ikastola, Mercedarias eta kaleko hezkuntza-programa.
Prozesu hori 2024ko urtarrilean eta otsailean gauzatu zen ikastetxeetan bertan. Esperientzia-ikaskuntza eta jolasa oinarrizko zutabeak izan ziren Educalia Ocio educativa S.L. enpresak aurrera eraman zuen partaidetza-prozesu honetan.
Ikasleek, beren pertzepziotik abiatuta, auzoaren bizi-kalitatea, bizikidetza eta gozamena hobetzeko erronkak eta jarduera-proposamen zehatzak definitzeko aukera izan zuten, baita haien beharrei erantzuteko ere. Guztiek ekarpenak egin ahal izatea zen garrantzitsuena, begiraden aniztasunarekiko errespetua lehenetsiz.
Lan nekeza egin ondoren, 2024ko martxoan auzoa biziberritzeko proposamenak helarazi zizkioten Gasteizko Udalari. 17 taldetako ordezkariek guztien artean adostutako proiektuak aurkeztu zituzten. Amaiera-saio horretan, blokedun horma bat egin zuten, beren ideiak eta konpromisoak islatzeko. Horma hori guztion artean eraiki zuten, auzoa bizitzeko leku atseginagoa izan zedin.
Adostutako proiektuak Udalari aurkeztutako txostenean kontsulta daitezke.
Iparralde gizarte-etxeak bere 35. urteurrena ospatu zuen hiru asteko jarduera-programa baten bidez. Egun nagusia 2024ko maiatzaren 25ean izan zen, eta lantegiak, photocall-aeta puzgarriak egon ziren.
Jardueren artean, nabarmentzekoak dira hiru hamarkada eta erdi hauetan gizarte-etxeak eta auzoak izan duten bilakaerari buruzko argazki-erakusketa bat, hiltegi zaharraren irudiekin, adibidez.
Ikusi urteurren honen inguruko programazio osoa.
Ikastetxeko Guraso Elkarteak (Zokozorri Guraso Elkarteak, hain zuzen), patioa naturalizatzeko eta Zaramaga auzoan elkarbizitzarako gune bihurtzeko proiektu gisa aurkeztu zuen ekimena.
Odon de Apraizeko patioko 6.000 metro karratu baino gehiagoko esku-hartzeak jolaserako eta harremanetarako espazio berriak sortu ditu, eta horietako bakoitzak helburu espezifikoak, izaera eta antolaketa desberdinak ditu. Horrek guztiak 241.000 euroko inbertsioa ekarri du, eta 6 hilabeteko epean egin da.
Sortutako eremu berri horiek hainbat adinetako ikasleei jolasteko aukera ematen diete. Besteak beste, txirristak, enborrak, trabesak, oreka-barrak edo igotzeko piramideak erabiliz, patio honek hainbat aukera eskaintzen ditu. Zuhaitzak, zuhaixkak eta landareak dituzten landaredi-elementu berriak ere sartu dira. Aukera anitzeko eremuak eskaintzen dituen ingurune bat sortzea izan da helburua.
Odon de Apraizen naturalizazioa Gasteizko ikastetxeetako jolastokietan egiten den hamargarrena da.
Zaramaga Planaren suspertze sozialaren arloaren eskutik, patioaren inaugurazioa maiatzaren 18an ospatu zen (larunbata), haurrentzako tailerrekin eta jolasekin.
Gazte talde batek antolatuta (Udalaren Gazteria Zerbitzuarekin batera) 'Urban Fest’ ekimenaren lehen edizioa egin zen Zaramaga auzoan 2024ko urriaren 11n eta 12an. Zehazki, 14 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako jaialdia zen, aisialdi alternatiboaz gozatzeko. Bertan, gazteek modu aktiboan parte hartzeko eta hainbat diziplinaren inguruan sormena garatzeko aukera izan zuten: kultura, artea eta kirola.
'Urban Fest'-aren egitaraua ikusi edo jaialdiari buruzko prentsa-oharra irakurri.
Zaramaga Biziberritzeko Plana
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.