"Larrein" 13. sektoreko RCP -2 (BOE) bizitegi-lursaila besterentzeko prozedura irekia

Gasteizko Udalaren ENSANCHE 21 ZABALGUNEA, SA hirigintza-sozietateak prozesu publikora deitu du, "Larrein" 13. sektoreko RCP-2 (BOE) bizitegi-lursaila besterentzeko.

Lursailak bi mila bederatziehun eta berrogeita hamaika metro eta hirurogeita lau dezimetro koadroko azalera du (2.951,64 m2), eta hamaika mila bederatziehun eta laurogeita hamabost metro koadro eraikiko aprobetxamendua dagokio guztira(11.995,00 m²e); horietatik, hamaika mila eta hogeita bost metro koadro eraiki (11.025,00 m2e) babes publikoko bizitegi kolektiboaren erabilerarako dira, eta bederatziehun eta hirurogeita hamar koadro eraiki (970,00 m2e) erabilera tertziariorako.

Prozesuari buruzko zalantzak eta kontsultak posta elektroniko honetara helaraz daitezke: e21z@vitoria-gasteiz.org.

Eskabideak gutun-azal itxian aurkeztu ziren, sozietatearen bulegoetan, 2025eko AZAROAREN 20ko 12:00ak baino lehen.

Dokumentazioa

Kontsultak

21 Zabalgunea. Zulueta jauregia. Senda ibilbidea 2.

01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: [[Telefonoa: 945 16 26 00]]. Faxa: 945 16 19 99

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.