SmartEnCity - Koroatze plana: karbonoan neutro diren hiri adimentsuak sortzea
Proiektuaren aurkezpena
Vitoria-Gasteiz da SmartEnCity europar proiektuan parte hartzen duten hiru hirietako bat (Estoniako Tarturekin eta Danimarkako Sondeborgekin batera). Honako hau da asmoa: CO2 gabeko hiri adimentsuak sortzeko europar estrategia garatzea. Vitoria-Gasteizen kasuan, Koroatze auzoaren birgaitze energetikoaren bidez hezurmamituko da proiektua.
Proiektu hori erreferentziako jarduketa bihurtzeko asmoarekin jaio da, Vitoria-Gasteiz hiri berdeagoa, karbonoan neutroa eta tokiko baliabideak eta ekonomia bultzatuko dituena izan dadin. Proiektua 2016an jarri da abian eta 2021eko erdialdera arte iraungo du. Koroatze auzoko biztanleen bizitza-kalitatea hobetzeko aukera paregabea da; izan ere, hainbat etxebizitzaren birgaitze energetikoaz gain -erosoagoak izateko -, kaleak eta plazak zaharberrituko dira, eta, horrenbestez, auzoa erakargarriagoa izango da.
2017an, hasieran zehaztutako birgaitze proiektuaren jarduera-eremua hedatu egin zen. Gainera, proiektura atxikitzeko epea maiatzaren 31ra luzatu zen, jarduera-eremua inguruko kaleetara ere zabalduz.
- Jarduera-eremuan dauden komunitateen zerrenda (xls)
- Jarduera-eremuan dauden komunitateen zerrenda (xls)Informazio gehiago epea luzatzearen eta jarduera-eremua handitzearen inguruan
Zergatik Koroatze auzoa?
Vitoria-Gasteizko Udala eta Eusko Jaurlaritza dira proiektuaren sustatzaileak (azken horrek Visesa sozietate publikoaren bidez). Proiektua bideratzeko, Koroatze auzoa aukeratu zuten, Vitoria-Gasteizko auzorik premiatsuena (lehentasun handiena zuena) zela ikusi baitzen. Izan ere, gizarte-ikuspuntutik nahiz bizigarritasunean, irisgarritasunean eta energia-eraginkortasunean, auzorik ahulenen zerrendan kokatu zen.
Koroatze auzoan eskuratutako eskarmentua hiriko gainerako auzoak birgaitzeko gidalerroa izango da.
Proiektuaren ezaugarriak
Auzoa birgaitzeko proiektua da, honako hauek barne hartuta:
- Auzoko eraikinen fatxadaren eta estalkiaren birgaitze energetikoa.
- Egurrez elikatutako berokuntzako eta ur beroko sistema zentrala ezartzea.
- Espazio publikoa birgaitzea : kaleak eta plazak, zoladura, eserlekuak, lorategiak... zaharberritzea.
Jarduera horiei esker:
- Auzoaren energia-eskaria gutxitu eta energia berriztagarriak erabiliko dira erregai fosilen ordez.
- Etxebizitzen bizigarritasuna eta erosotasuna hobetu egingo dira.
- Berokuntzaren eta ur beroaren fakturan aurreztu egin ahal izango da.
- Auzotarrek proiektua zehazteko prozesuan partaidetza aktiboa eta zuzena izango dute.
Aurrekontu orokorra
Proiektuak 75.565.000 euroko aurrekontua du osotara, hiru hirientzat. Europar Batasunak 27.890.136 euroko dirulaguntza eman du (ehuneko 37a). Vitoria-Gasteizidagokion zatia 29.566.798 eurokoa da (10.879.960 euroko dirulaguntzaz).
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.
Jasotako iruzkinak
Hemen zaude Herritarren postontzia › Gai-arloak › Ingurumen eta iraunkortasuna › Ingurumen obra eta proiektuak › Página web: SmartEnCity - Plan de Coronación
Página web: SmartEnCity - Plan de Coronación
-
¿Realmente es positiva la instalación de calefacciones centrales? Creo que puede implicar una pérdida energética bastante considerable, ya que los criterios de cada vecino para decidir si poner o no la calefacción son diferentes, y puede implicar que cuando alguien tiene frio y pone la calefacción, otro vecino puede tener calor y dejar la ventana abierta para contrarrestar, con la consiguiente pérdida de calor, y gasto innecesario de la calefacción.
Unai
2017/08/11 15:25:32
-
cada uno pagara por lo que consuma, con sus propios contadores. las nuevas calefacciones centrales calentarán dependiendo de la temperatura y la demanda. La calefaccion central siempre ha sido mas económica que la individual.
vecino casco antiguo
2017/08/11 21:22:24
-
Todas las preguntas sobre el proyecto en:
Preguntas frecuentes sobre el Plan de Coronación (Proyecto SmartEnCity)
y concretamente a esas dudas:
-
-
¿Cuáles son las ventajas de una calefacción central de barrio?
Gracias por utilizar el BUZÓN CIUDADANO
Udala 2017/08/24 10:41:39
-
La calle Basoa de los numeros impares entrara o no en este plan de renovacion.?
Ignacio.
2017/08/24 12:37:31
-
PLANO DE VIVIENDAS INCLUIDAS EN EL PLAN
Udala 2017/08/25 10:00:33
-
Diriges mal el debate, porque el debate verdadero es el uso de energias renovables, amiguito.
y.y.y.
2017/08/25 15:17:08
-
y.y.y., de que debate hablas? si esta instalación va a funcionar con leña, la energía MAS barata y ecológica...
vecino casco antiguo
2017/08/26 20:17:31