KIUB - Kontsumoaren inguruko erreklamazioak
Nola erreklamatu
Garrantzitsua da arazoa adiskidetasunez konpontzen saiatzea edo ondasunak zein zerbitzuak hornitzen dituzten enpresen bezeroari laguntzeko zerbitzuetara jotzea.
Erreklamazioa kudeatzeko eskakizunak
- Behin erreklamazioaren formularioa bete ostean, eskatzen dena justifikatuko duten agiri guztiak aurkeztu behar dira nahitaez, esaterako: kontratuak, fakturak, aurrekontuak, albaranak, publizitatea, erreklamazio-orriak, argazkiak, enpresari eginiko aurretiazko erreklamazioak, ...
- Erreklamazioaren objektua TELEFONICA MOVILES DE ESPAÑA S.A. edo VODAFONE S.A konpainien fakturak baldin badira, Gasteizko Arbitraje Batzordearen aurrean aurkeztu behar duzu erreklamazioa, arbitraje eskaria egiteko.
-
Erreklamazioak egiteko prozesuari buruzko zalantzarik baduzu, jo ezazu:
- Telefono hauetara: 945-161240 945-161986.
- E-postako helbide honetara: reclamacionesconsumo@vitoria-gasteiz.org
- Erreklamazioa argi eta labur idatzita behar da.
Erreklamazioa elementu objektiboei buruzkoa izango da soil-soilik, eta bereziki eskakizuna justifikatzen duten gertakariei buruzkoa.
Gainera, kontsumitzaileak enpresekin izandako komunikazio guztien agiri bidezko froga izatea komenigarria da, hain zuzen, bidalketa egon izanaren froga diren baliabideen bidez, adibidez, burofax, telegrama, posta ziurtatua jaso izanaren egiaztagiriarekin...
Ondasun eta zerbitzuak hornitu dituen saltoki edo hornitzailearengana jo ondoren gatazka konpontzea posible ez bada, honela aurkez daitezke erreklamazioak:
b.- Teodoro Dublang kalea 25 helbidean dagoen OMIC delakoan erreklamatzeko inprimaki ofiziala aurkeztuta.
Erreklamazioarekin batera eskaera justifikatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira, besteak beste, kontratuak, tiketak, ordainagiriak, albaranak, aurrekontuak, gordailuen ordezkagiriak, argazkiak, erreklamazioaren aurreko errekerimenduak...
Kontsumitzaileen Argibidetarako Udal Bulegoak (KAUB) bestelako agiri osagarriak eskatzerik izango du, tramitea zuzen burutzeko beharrezkoa bada.
Administrazioak erreklamazioa tramitatzea
Behin erreklamazioa Kontsumitzaileen Argibidetarako Udal Bulegoan jaso ondoren, erregistratu eta erreklamatu den establezimendura bidaltzen da, aurkeztu diren agiriekin batera; egoki jotzen duena alegatzeko epea ematen zaio enpresari eta gatazka konpontzeko bidea proposatzeko eskatzen.
Enpresa kontsumitzaileak eskatutakoarekin ados badago, horrela jakinarazten zaio honi eta dosierra artxibatu egiten da.
Alde agertzen ez bada bitartekaritza proposatu daiteke ondasun eta zerbitzuak hornitzen dituen enpresarekin.
Lotutako informazioa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.