KIUB - Bitartekaritza erreklamazioetan

Noiz

Behin enpresak kontsumoarekin lotutako erreklamazioa erantzun duela, alderdien arteko adostasunik ez badago edo kontsumitzaileak ez badu bere eskarian atzera egiten, alderdien arteko bitartekaritza lana egingo da.

Zer da

Bitartekaritza prozedura ez formala, malgua, borondatezkoa eta doakoa da, kontsumo arloko gatazkak konpontzeko, eta alderdi guztiak asebeteko dituen emaitza lortzen laguntzea du xede; kontsumo gaietan aditua eta inpartziala den pertsona batek esku hartzen duela da haren ezaugarri nagusia.

Nola

Bitartekaria erreklamatzaile zein erreklamatuarekin jarriko da harremanetan, telefonoz, alderdien posizioa ezagutzeko, bitartekaritza zer den eta haren aldekoak azaltzeko, eta alderdiei erabakia lortzen laguntzeko asmoz.

  • Aurreko jardunbide horiekin alderdiek akordiora heltzeko borondatea erakusten badute, idatziz egin daiteke akordioa aurrez aurreko bitartekaritza saioa deitu behar izan gabe.
  • Aurrez aurreko bitartekaritza saioa egiteko beharra ikusten bada, bitartekariak hitz egingo du alderdiekin eta dei egingo die egun batean udal bulegoetan ager daitezen jarrerak hurbiltzeko eta akordio batera heltzeko.
  • Bitartekariak burututako jardunaren ondoren, alderdien jarrera mugitu ez dela edo alderdietako bat agertuko ez dela, gatazka bitartekaritzaren bidez konpondu nahi ez duelako, ikusten bada, amaiera emango zaio bitartekaritzari.

Gasteizko Udalaren langileek edo helburu horretarako kontratatzen den enpresaren bidez burutu ahalko da bitartekaritza. Izaera pertsonaleko datuen isilekotasun maila altuko kontratua izenpetuko da enpresa horrekin.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.