Haurtzaro Udal Haur Eskola
Santa Maria Kantoia, z/g
945 16 26 42
eihaurtzaro.direccion@vitoria-gasteiz.org
Haurtzaro Haur Eskola Gasteizko Udal Sarearen bost haur-eskoletako bat da. Hirigune historikoan dago kokatua, bi solairuko eraikuntza batean. 1979an sortu zen, ordutik hainbat aldaketa izan ditu erabiltzaileen beharretara egokitzeko.
Eskolara haur hezkuntzako lehenengo zikloko umeak etortzen dira (0-3 urtekoak), lau taldetan banatuta: sehaska gela bat, urte bateko umeen bi gela eta bi urteko umeen gela bat. Eskola 11 hezitzailek, zuzendariak, sukaldariak eta garbitzaileek osatzen dugu.
Jantoki zerbitzua dago, sukaldariak prestatutako menuekin. Janaria ekologikoa eta 0 km-ko elikagaiak eskaintzen ditugu.
Metodologia aldetik, helburua nagusia haurraren garapena bere osotasunean bermatzen da. Familien parte hartzea eta bere laguntza izatea ezinbestekoa da helburu hau lortzeko.
Horretaz gain, gure ardatzak dira jolas librea, hezkidetza, musikaren lanketa, psikomotrizitatea eta elikadura ohitura osasuntsuak.
Ordutegiak, kuotak, araudia
Kontsulta ezazu Udalaren Haur Eskolen funtzionamendua.
Hezkuntza proiektua
Bertsio laburra - Haurtzaro haur eskolaren Hezkuntza Proiektua.
Bertsio osoa - Haurtzaro haur eskolaren Hezkuntza Proiektua.
COVID protokoloa
COVID protokoloa, Haurtzaro, 2021-2022
Aurkezpen bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=bvllEtEaBZMKokapena
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.