Valentin Foronda zidorra, 4 945 16 26 46 eisansomendi.direccion@vitoria-gasteiz.org
Izena eman
Sansomendi Udal Haur Eskola izen bereko auzoan dago; zehazki, Valentin de Foronda kaleko 4. zenbakian, eta 0-3 urte bitarteko haurrak hartzen ditu. Eskola abegikor eta espaziotsua da, eta familiek ate irekiak dituzte gertutik ezagutzeko.
Eskolako abiaburuak haurren beharra eta ongizatea dira. Hezitzaile-bikotean lan egiten dute langileek, familiekiko harreman estua, hurbila eta egunerokoa sustatuz.
Eskolak sukalde propioa du eta bertan produktu ekologiko, sasoiko eta hurbilekoak prestatzen dira egunero.
Kontsulta ezazu Udalaren Haur Eskolen funtzionamendua.
Sansomendi haur eskolako Hezkuntza Proiektua.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.