Nafarroako Errege-erregina, 16-b 945 16 26 53 eizaramaga.direccion@vitoria-gasteiz.org
Izena eman
Zaramaga Udal Haur Eskola Gasteizko Udal Sarearen bost haur-eskoletako bat da. Nafarroako Errege-Erreginen kalean kokatuta, 0-3 urte bitarteko haurrak artatzen ditu. Gelako espazioez gain, beste toki zabal eta argitsu batzuk ere baditu, jarduera hauek egiteko: psikomotrizitatea, jolas heuristikoa, plastika... eta kanpoko patio handi bat.
Hezkuntza Proiektuaren oinarriak hauek dira: banakotasuna errespetatzea, atxikimendu seguruko loturak ezartzea, mugimendua, jolas librea, familien parte-hartzea, hezkidetza, berdintasunezko harremanak sustatzea, elebitasuna, talde-lana eta artea adierazpen guztietan.
Hezitzaile-bikotean lan egiten esperientzia handia eta hezitzaile plantilla egonkorra duen eskola da. Eskolak sukalde propioa du, eta bertan, produktu ekologiko, sasoiko eta hurbilekoak prestatzen dira egunero.
Kontsulta ezazu Udalaren Haur Eskolen funtzionamendua.
Bertsio laburra – Zaramaga Haur Eskolaren Hezkuntza Proiektua
Bertsio osoa – Zaramaga Haur Eskolaren Hezkuntza Proiektua
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.