Lourdes Lejarreta Udal Haur Eskola
Blas de Otero, 12
945 16 26 54
eilourdeslejarreta.direccion@vitoria-gasteiz.org
Lourdes Lejarreta Gasteizko Udal Sarearen bost haur-eskoletako bat da. Lakuan kokatuta. Haur Hezkuntzako lehen zikloko (0-3 urte) haurrak hartzen ditu. Zehazki, sehaskako umeentzako egokitutako gela bat du, eta sei gela urtebete eta bi urte bitartekoentzat. Horretaz gain, psikomotrizitate gela, plastika gela, siesta gela, jantokia, jolasteko areto handi bat eta kanpoko patioa ditu.
Eskolak jantoki-zerbitzua eskaintzen du. Menuak Zaramagako sukaldeko langileek egiten dituzte, egunero, gehiena produktu ekologikoekin eta 0 km-ko produktuekin, eta egunero eramaten da Lourdes Lejarreta eskolara.
Hezkuntza-taldea hezkuntzaren arloko profesionalek osatzen dute, eta horien helburu nagusia haurren garapen integrala bermatzea da, familiekin lankidetzan.
Kalitatezko hezkuntza eskaintzen du eskolak, honako hauetan oinarrituta: haur bakoitzaren indibidualtasuna errespetatzea, aniztasuna errespetatzea, atxikimendu segurua, elebitasuna, hezkidetza, materialen iraunkortasuna eta artearen garapen osoa, batez ere instalazio artistikoen eta arte komunitarioaren bidez.
Ordutegiak, kuotak, araudia
Kontsulta ezazu Udalaren Haur Eskolen funtzionamendua.
Hezkuntza proiektua
Laburpena - Lourdes Lejarreta Udal Haur Eskolaren Hezkuntza Proiektua
Bertsio osoa - Lourdes Lejarreta Udal Haur Eskolaren Hezkuntza Proiektua
COVID protokoloa
Lourdes Lejarretako COVID protokoloa, 2021-2022
Aurkezpen bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=UoczgaFMnS4Kokapena
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.