Zabalgana Udal Haur Eskola
Ilustrazioaren hiribidea 46zb. .
945 16 26 37
eizabalgana.direccion@vitoria-gasteiz.org
Zabalgana Haur Eskola Gasteizko Udal Sarearen bost haur-eskoletako bat da. Haur Hezkuntzako lehenengo mailako 0 eta 3 bitarteko umeak hartzen ditu.
Adin desberdinetako umeentzako gelak izateaz gain, beste ekintzetarako esparruak ere baditu, hau da, psikomotrizitate gela, balio anitzeko gela, jantokia eta kanpoko ekintzak egiteko bi eremu.
Ume bakoitzaren banakako garapena errespetatu eta sustatzen du, kalitatezko hezkuntza eskainiz. Hezkuntza Proiektuaren ardatz nagusiak hauexek dira: banakotasunari errespetua, aniztasunari arreta eta jolasa, mugimendu librea eta edozein motatako arte adierazpenen bitarteko atxikimendu ziurra eskaintzea. Horiez gain, elebitasuna, parekoen arteko erlazioak, hezkidetza, talde lana eta familiekin parte-hartzea indartzen ditu eskolak.
Esperientzia zabaleko hezitzaile-talde batek osatuta dago, eta zuzendariarekin batera, lantalde egonkorra osatzen du. Eskolan bertan sukalderik ez dagoenez, Sansomendiko Udal Haur Eskolatik eramaten da janaria bertara, ondo hoztuta. Osasuntsua, ekologikoa, kalitate handikoa eta bertakoa den menu bat eskaintzen du.
Ordutegiak, kuotak, araudia
Kontsulta ezazu Udalaren Haur Eskolen funtzionamendua.
Hezkuntza proiektua
Bertsio laburra - Zabalgana haur eskolako hezkuntza proiektua.
Bertsio osoa - Zabalgana haur eskolako hezkuntza proiektua.
COVID protokoloa
Zabalgana haur-eskolako COVID protokoloa, 2021-2022
Aurkezpen bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=CQMT6hfL9jAKokapena
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.