Nola funtzionatzen dute Udal Haur Eskolek? Ordutegiak, kuotak, araudia
Izen-emateari buruzko informazioa
Ordutegiak
Irailetik uztailera irekita daude Udalaren Haur Eskolak, bi hilabete horiek barne.
Bi ordutegi orokor eskaintzen dira:
- Goizez: 8:00 – 13:00.
- Goizez, jangela eta siesta barne: 8:00 – 16:00.
Sarrera-irteerak
Eskolara sartzeko eta ateratzeko orduak malguak dira, muga hauen barruan:
- Sartzeko ordua, goizean: 8:00-9:30.
- Ateratzeko ordua, goizean: 12:30-13:00.
- Jantokitik ateratzeko ordua: 15:15-16:00.
Gainera, jantoki-zerbitzuaz baliatzen diren haurrentzat siestarik gabe ateratzeko ordutegi malgua ere finkatu ahal izango da eskola bakoitzean, bertako antolakuntzak horretarako aukera ematen badu.
Iraila: hilabete hori haurren eskolari harrera egiteko eta eskolara ohitzeko prozesuari eskaintzen zaio eta, horretarako, familia bakoitzarentzat ordutegi indibidualizatuak ezartzen dira. Ordutegi horiek arian-arian gehitzen doaz eskatutako ordutegira iritsi arte.
Oporrak: Gabonetan, Aste Santuan, ekaina-amaieran eta uztailean, Eskolek ordutegi, antolakuntza eta funtzionamendu ezberdinak dituzte. Bereziak diren egun zehatz horiek familiei jakinarazten zaizkie ikasturte-hasieran banatzen den egutegian.
Jantokia
Udal Haur Eskoletan eskaintzen diren menuak eskoletan bertan egiten dituzte udaleko sukaldariek, sasoiko elikagaietatik abiatuta eta, gehienbat, ziurtagiri ekologikoarekin.
Prezioa
Haurreskolak doan dira. Jantoki zerbitzua ordaindu behar da, erabiliz gero.
Araudia
Udal Haur Eskolen Erabilera Arauak 2024-2025
Udal Haur Eskolen Antolakuntza eta Funtzionamendu Araudia
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.