Vitoria-Gasteizko 24 haur eskola publikoetako batean izena eman nahi baduzu, udalaren bidez egin behar duzu, bai udal haur eskola baterako bada, bai Haurreskolak Partzuergoko baterako bada.
Haur eskoletan 26/27 ikasturtean izena emateko liburuxka
Haur eskolan hasteko, haurrek gutxienez 17 aste beteta izan behar dute.
Ezin izango duzue izena eman urtebetetik beherako haurrentzat, baldin eta haien gurasoak edo legezko tutoreak jaiotzagatik eta adingabearen zaintzagatik dagokizuen lan atsedenaldia baliatzen ari bazarete eta, eskolatzea hasten den egunean, 5 aste baino gehiago hartzeko geratzen bazaizkizue.
Ikasturtean zehar plaza hutsak dituzten eskoletan baino ezin izango da izena eman.
Kontsultatu egungo plaza libreak
Hileko epe bakoitza hasi baino lehen, egutegi zehatza argitaratuko da orri honetan bertan eta haur eskola publikoetako iragarki tauletan.
Abenduko, martxoko eta apirileko egutegiak aldatu ahal izango dira, urteko jaiegunen egutegi ofizialera zein haur eskola publikoen egutegiko jaiegunetara egokitu ahal izateko.
Oro har, ez da onartuko ekainean eta uztailean hasteko eskaerarik.
Hilaren 1etik 8ra (biak barne). Hilaren 8aren ondoren aurkeztutako eskabideak hurrengo hilaren 1etik 8ra bitartean aurkeztutakoekin batera izapidetuko dira.
Online
Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, hitzordua eskatuta.
Zuen eskaeraren egoera ezagutu ahalko duzue. Egoera hori honelakoa izan daiteke:
- osoa, eta beraz, izapidetzeko onartua.
- osatu gabea, eta nahitaezko zein dokumentazio falta den zehaztuta.
Kontsultatu ahal izango duzue orri honetan bertan, Vitoria-Gasteizko haur eskola publikoetan, 010 telefonoan (BakQ izanez gero) eta gizarte etxeetako autotramitazio makinetan.
Kontsultatu zerrendak
Ez da onartuko eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epean aurkeztu ez den eta nahitaezkoa ez den dokumentaziorik.
- Onartutako haurren zerrenda eta itxarote zerrenda: bertan, haurra zein eskolatan onartu den adieraziko da, bai eta itxarote zerrendan dauden haurrak ere.
- Baremazioaren zerrenda: eskabidearen baremorako irizpide bakoitzean, eskabide oso bakoitzak lortutako puntuak zehaztuko dira.
- Izapidetzeko onartu ez diren eskabideen zerrenda:
Eskaera horiek indarrik gabe geratuko dira, eta, beraz, beste eskabide bat aurkeztu beharko duzue.
Zerrendak kontsultatu ahal izango dituzue orri honetan bertan, Vitoria-Gasteizko haur eskola publikoetan, 010 telefonoan (BakQ izanez gero) eta gizarte etxeetako autotramitazio makinetan.
Plaza esleitu eta hurrengo hilabeteko lehen eskola egunean hasiko dira.
- Eskaera orria beteta:
Aurkeztuko duzuen nahitaezko dokumentazio guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean idatzita egon beharko du, edo itzulpen ofiziala aurkeztu beharko duzue.
Jaiotzagatik eta adingabearen zaintzagatik dagokion lan atsedenaldia hartu izana justifikatzeko dokumentazioa (Eskolan hasteko datan, urte batetik beherako haurren familientzat SOILIK):
Justifikatu egin beharko dituzue guraso edo legezko tutore bakoitzeko lan atsedenaldirako 17 asteak (edo ama, aita edo legezko tutorearen 28 asteak, guraso bakarreko familien kasuan, eta 18 asteak erditze anikoitzen kasuetan).
Horretarako, honako hauek aurkeztu beharko dituzue:
Gizarte Segurantzaren ebazpenean lan atsedenaldirako aste guztiak agertzen ez badira, gainerako asteak jasotzen dituen enpresa ziurtagiria ere aurkeztu beharko duzue.
Ez da eskaera izapidetuko, baldin eta eskolan hasteko egunean familiak (guraso bakarrekoak edo bi gurasoko familiak) 5 astetik gorako lan atsedenaldia hartzeko badu.
Jaiotzagatik eta adingabearen zaintzagatik dagokion lan atsedenaldia lanaldi partzialean hartzen bada, eskaera izapidetuko da, betiere hartutako asteak eta hartzeko daudenak justifikatzen badira.
Jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko prestazioarekin egon arren, gurasoek edo legezko tutoreek gaixotasun larria edo alaba edo semea zaintzeko ezintasuna izanez gero, eskaera izapidetu ahal izango da, egoera hori egiaztatzen duen mediku ziurtagiria aurkezten baduzue.
Baremoa berbera da eskola guztientzat, bai Haurreskolak Partzuergokoentzat, bai udal haur eskolentzat.
Ezin bestekoa da aurkeztuko duzuen dokumentazioa Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean idatzita egotea, edo itzulpen ofiziala aurkeztea.
Eskabideen baremazioa irizpide hauen arabera egingo da:
Atal honetako gehieneko puntuazioa: 9 puntu.
Anai-arreba bat edo gehiago 2025-2026 ikasturtean eskatutako eskolan matrikulatuta daude eta 2026-2027 ikasturterako berritzen dute: 9 puntu.
Hezkuntza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du ea anai-arrebarik dagoen matrikulatuta eskatutako eskolan, eskabide orrian adierazi bada.
Atal honetako gehieneko puntuazioa: 7 puntu.
Puntuak esleitzen dira bizilekuaren edo lantokiaren arabera:
¹ Eguneratua: gehienez 3 hilabete lehenago emandakoa.
Atal honetako gehieneko puntuazioa: 5 puntu.
Behin betiko ezintasun iraunkor absolutuaren egoera lan egoera aktiboarekin parekatuko da.
Daturik ez badago edo zehaztasun ezak badaude, atal hau zero punturekin barematuko da.
Atal honetako gehieneko puntuazioa: 4 puntu.
Zerga oinarri orokorrak + aurreztearen zerga oinarriak:
(Kontzeptu ez metagarriak)
Gainera, aurreko kasuetan, eskaera egiten duen haurra ez den seme-alaba adingabe bakoitzeko 0,25 puntu gehituko dira.
Daturik ez badago edo zehaztasun ezak egonez gero, atal hau zero punturekin barematuko da.
Atal honetako gehieneko puntuazioa: 3 puntu.
%33ko edo gehiagoko desgaitasuna izateagatik:
Eskaera egiten den haurraren eta, hala badagokio, familia unitateko pertsonen desgaitasun mailari buruzko ziurtagiria aurkeztu behar duzue, eskumena duen erakundeak emana.
Atal honetako gehieneko puntuazioa: 2 puntu.
Haurra, ama edo legezko tutorea genero indarkeriaren biktima bada: 2 puntu.
Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 23. artikuluan jasotako moduren baten bidez egiaztatuko da. Legea ikusi(Beste leiho batean irekiko da).
Atal honetako gehieneko puntuazioa: 1,5 puntu.
Edo, hori eduki ezean,
Atal honetako gehieneko puntuazioa: puntu 1.
Haurra, ama, aita edo legezko tutorea terrorismo indarkeriaren biktima bada: puntu 1.
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren ebazpena, edo Estatuko Administrazioko edo beste autonomia erkidego bateko erakunde eskuduna.
Eskaera egiten duen haurra harrera familia batekin bizi bada: puntu 1.
Dagokion foru aldundian gizarte politiken arloan eskumena duen sailaren ziurtagiria.
Berdinketa gertatuz gero, aurreko irizpideetan lortutako puntuazio handienaren arabera ebatziko da, banan-banan konparatuta eta jarraian adierazitako hurrenkeran.
1. Eskolan matrikulatutako anai-arrebak atalean lortutako puntuaziorik handiena.
2. Helbidea edo lantokia atalean lortutako puntuaziorik handiena.
3. Desgaitasuna atalean lortutako puntuaziorik handiena.
4. Familia harrera atalean lortutako puntuaziorik handiena.
5. Genero indarkeria atalean lortutako puntuaziorik handiena.
6. Terrorismo indarkeria atalean lortutako puntuaziorik handiena.
7. Familia ugaria edo guraso bakarreko familia atalean lortutako puntuaziorik handiena.
8. Gurasoen edo legezko tutoreen lan egoera atalean lortutako puntuaziorik handiena.
9. Familia unitatearen 2024ko urteko errenta atalean lortutako puntuaziorik handiena.
Berdinketak jarraitzen badu, alfabetoaren hurrenkeran ebatziko da, Eusko Jaurlaritzak urtero ausaz zehazten duen letratik abiatuta, 2026-2027 ikasturterako "R" letra izanik.
Baremazio prozeduraren ondoren, eskabideak lortutako puntuazioaren arabera zerrendatuko ditugu, eta plaza hutsa daukan eskatutako lehenengo eskolan esleituko dizuegu plaza.
Udal haur eskolak doakoak dira, jantoki zerbitzua izan ezik (08:00etatik 16:00etara), kasu honetan, hilean 36,20 € ordainduko da.
Ordutegi hori, oro har, honako hauen menpe dago:
Ordutegi horretan, jantoki zerbitzua aukerakoa da 6 hilabete baino gutxiago daukaten haurrentzat.
Haurreskolak Partzuergoko eskolak doakoak dira. Familiek etxetik eramaten dute bazkaria, edo familiek elkarrekin kontrata dezakete catering zerbitzua.
Gizarte Etxeetako bulegoetan beharrezkoa da hitzordua eskatzea, San Antonio kaleko 10. zenbakian dagoen Herritarren Arretarako Bulegoan berriz, hitzorduarekin edo hitzordurik gabe egin daiteke.
Izena ematen hasita bazeundeten, kontsultatu edo osatu dezakezue. Amaitu gabeko eskabideak kontsultatu edo osatu
Online izena emateko jarraibideak:
Edo Dokumentazioa Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan bidali ahal izango da.
Gainera, Herritarrentzako Arreta Bulegora joan zaitezkete (aldez aurretik hitz ordua eskatuta) edo, 010 telefonora edo 945 16 11 00 telefonora deitu.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.